Kultura-sormenari bideratutako gune berria zabaldu berri dute Hendaian: Borderline Fabrika. Publiko zabalaren eta sortzaileen arteko topagune euskaldun parte hartzailea izatea du xede.
GehiagoKategoria: Albisteak
Emakume bertsolarien ahotsa, diskoan
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bultzatuta, ‘Gure Aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak’ egitasmoak argia ikusi du. 20 bat emakumek parte hartu dute bertan, eta bakarka zein taldean eginiko 14 kantako bilduma da emaitza. Azken kanta, hain zuzen ere, iaz zendu zen Luzia Goñi aitzindariaren bertso sortarekin osatu dute.
Gehiago“Dantzaren industria” oximoron bat da
“Dantzari baino, dantzaren sektore profesionalari bideratu nahi dizkio laguntzak Jaurlaritzak, eta dantzaren sektore profesionala egituratu eta indartu nahian, “dantzaren industria” izendatzen hasita dago azken aldian. Baina dantzaren industriarik existitzen da? Ez al da oximoron bat?”
Gehiago330.000 euro irakurzaletasuna sustatzeko
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diru kopuru hori bideratuko du, irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako zerbitzuen erabilera sustatzeko.
GehiagoRuper Ordorika: “Azken urteetan galdun ditugu egitasmo aski interesgarriak euskaldun kantarientzat”
Aiaraldeako Ekintzen Faktoriaren irekiera ekitaldian parte hartu du Ruper Ordorika kantariak. Halako egitasmoen garrantziaz, pandemia giroaz eta bere ibilbideaz mintzatu da
GehiagoArauak nola moldatu artisten eta kultur langileen lanera, duina izan dadin.
Espainian Artistaren Estatutua eratzeko txostena abiapuntu hartuta, kultur langileen jarduna modu egokiagoan arautuko luketen neurrien inguruan idatzi du Peru Iparragirre idazle eta kazetariak
GehiagoGutxi batzuen aringarri
Eusko Jaurlaritzak deialdi bat egin zuen iaz, kulturgileei diru laguntzak emateko asmoz, eta haserrea piztu zuen, baldintzengatik eta banaketa irizpideengatik, batez ere. Azkenean, aurreikusitako diru sailaren zati txiki bat baino ez da banatu.
GehiagoMusikarien baldintzak hobetzeko aukera baliatzen
Musikarien prekaritatea ez da berria, baina covidarekin bere gordintasun osoan ikusi da. Horrek itxaropena ematen dio Musikari elkarteari.
Gehiago“Segurtasun juridikorik gabe gaude sortzaileok, linbo batean”
Marta C. Dehesa abokatu da, baina ezohikoa, kultur arloko aholkularitzan espezializaturik ari baita lanean. Aldi berean, ilustratzaile eta argazkilari ere bada. Kultur langiletzat dauka bere burua eta, eskubideak eskas edota ezezagunak zaizkion kulturaren langile profesionalaren aldeko borroka bizi du
GehiagoETBko euskarazko bikoizketa, hilda
EHBE Euskal Herriko Bikoizleen Elkarteak uko egin dio Mixer enpresan ETBrako lan guztiak egiteari, gaztelaniazko lan bat salbu. 2018. urtetik dira greban Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkartekoak. Euskarazko bikoizketa salbatzeko premiazko neurriak eskatu dituzte,
Gehiago