Kanterri, euskarazko kantagintza ardatz

Fermin Etxegoien kazetaria, Anari Alberdi musikaria, Itxaro Borda idazlea, Ihintza Orbegozo kazetaria, Imanol Epelde irakaslea eta Jon Maia bertsolaria. Seirak  arituko dira hizlari Kanterri ikastaroan, uztailaren 11n eta 12an, Ahotseneak, Oiartzungo Kantagiltza elkarteak eta Oiartzungo Udalak antolatutako ekimen berrian.

Oiartzungo Udalbatza aretoan eta Arizmendieneko lorategian izango dira saioak. Bi eguneko ikastaroak 40 euro balio ditu, eta 25 egun bakarrekoak. Izen emateko aukera dago ekainaren 24ra bitartean, izen emateko aukera dago ekainaren 24ta bitartean, hemen.

Ikastaroaren helburuak, antolatzaileen esanetan, hauek dira: “Euskarazko musikaren eta literaturaren arteko elkarreraginez sortutako kantagintza aztertzea; kantagintzaren ekarpen historikoaz gogoeta egitea: letrak sortzen trebatzen laguntzea; kantagintzaren trabsmisiorako baliabdieak eskaintzea; eta euskaraz kantatzeko grina transmititzeko bideetan sakontzea”.

Egitaraua

Astelehenean, uztailak 11, Fermin Etxegoienek hasiko du eguna,  Belarrezko katedralak. XX. mendeko kantagintza hitzaldiarekin (09:30-11:30 tartean). Anari Alberdik hartuko dio txanda gero, Anari Alberdi: Zer, zergatik eta zertarako (kantatu)? saioarekin (12:00-14:00). Asteleheneko azken saioa Itxaro Bordarena izango da: Nondik eta nola idatzi kantaletrak? (15:30-18:00).

Astartean, Ihintza Orbegozok irekiko du egitaraua, Haize zaharrak eta haize berriak. XXI. mendeko kantagintza. Lehen hogei urteak hitzaldiarekin (09:30-11:30 tartean). Imanol Epelderen txanda izango da gero, Kanta dezagun bizitza (ikasgeletan ere). Edo nola lortu curriculum-dekretu bat sormenarentzat saioarekin (12:00-14:00). Jon Maia bertsolari eta letragileak itxiko du egitaraua, Zergatik gara kantu bat? saioarekin (15:30-18:00).