Gazteentzako sormen-egonaldi kulturala antolatu du Loraldiak uda honetan, Lekeition, Trinkete Etxea Ostatuan. Bi txandatan egingo dute egonaldia: gaurtik larunbatera bitartean lehena; datorren astelehenetik igandera bigarrena, hau da, uztailaren 4tik 10era.
Lehen txanda honetan, Patxo Telleriak sormenaren abiapuntuaz hitz egingo die: gidoiaz; Itsaso Arrietak, berriz, herri musika garaikideaz;Iratxe Fresnedak, ikus-entzunezkoen mundu miragazrriaz; Natalia Mongek, dantzak kontatzeko eta emozionatzeko duen gaitasunaz; eta, azkenik, Ander Lipusek, kultur arlo anitzeko esperiemtazioaz, hau da, performanceaz.
Emanaldiak
Egonaldiaren osagarri. hainbat emanaldi ere izango dira Lekeition egunotan. Hala, Natalia Mongek Arnasa dantza ikuskizuna eskainiko du gaur, ekainak 27, San Juan Talakon, 20:00etan. Bihar, asteartea, toki eta ordu berean, Mikel Martinezek Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo kaña bat antzezlana emango du.
Asteazkenean, ekainak 29, Eñaut Elorrieta musikaria Ikusgarri zinema aretoan arituko da, 20:00etan hasita, eta, ostegunean, toki eta ordu berean, Miren Agur Meabe idazlea arituko da. Ostiralean Iratxe Fresnedaren Irrintziaren Oihartzunak dokumentalaren xtanda izango da Ikusgarri aretoan. Larunbatean, azkenik, Ander Lipusek Udako Olako gazteak performancea egingo du herriko kaleetan zehar, 19:00etan hasita.