Jarduera artistikoari emanak bizi diren euskal artisten irabaziak iaz: 1.027 euro hilean

LANARTEA elkartearen Euskal Artisten Lan eta Baldintzen I. Inkesta kuantitatiboaren emaitza nagusiak aurkeztu dituzte Donostian. Inkesta horrek hainbat datu argigarri eman ditu, elkartearen galdetegiei erantzun dieten 245 artistei esker. «Badakigu ez garela batere bereziak, beste kultura guztietan ere gertatzen dela. Horrek ez du gure prekarietatea arintzen, baina. Badakigu, gainera, hizkuntza subordinatu bat dugula lanabes, eta, ondorioz, gure kultur sistema ere subordinatua dagoela. Faktore hori erdigunean jartzen ez duen kultur plan, programazio, laguntza sistema, ekimen orok bazterrera bidaltzen gaitu, beraz», salatu dute lanarteakideek.

Gehiago

Euskarazko kulturarentzako kuotak hedabideetan

Urriaren 26an, ‘Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak’ jardunaldiak egin zituzten Azpeitiko Sanagustinen. Bertan, LANARTEAko Amagoia Gurrutxaga Urangak hitzaldia eman zuen, nazioartean kultur kuotak nola erabiltzen diren eta halako kuotak Euskal Herrian baliagarri ote liratekeen aztertuz.

Gehiago

‘Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzak’ inkesta, abian

Irailaren 29ra bitartean dago LANARTEAren inkesta betetzeko aukera. Lan-hizkuntza da galdetegiaren zehar-lerro nagusietako bat, eta sei adituren laguntzarekin ondu dugu. %100 profesionalak diren artistak, beste ogibide bat izan baina sortzen/interpretatzen dutenak, ikasten ari direnak, langabezian daudenak, erretiratuak… euskal kultur sistemako askotariko kideen berri jaso nahi dugu.

Gehiago

Hedabideen eta euskal kulturaren arteko harremana disekzionatzeko saioa

“Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak” jardunaldiak egingo dituzte urriaren 26an, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Euskal kulturari hedabideetan eskaintzen zaion tokiaren azterketa baten emaitzak aurkeztuz hasiko dute eguna. Antolatzaileen artean dago LANARTEA, Ahotsenea, Bertsozale Elkartea, EIE, EIZIE, Elkar fundazioa, Euskal Wikilarien Elkartea, Hik Hasi, Jakin eta UEUrekin batera.

Gehiago

1976rainoko bidaia

‘Profesionalak izan ginen urtea’ liburua argitaratu du Lanartea elkarteak. Ostegun honetan aurkeztuko du, Donostian, ‘Zeruko Argia’ aldizkariaren egoitza izan zen Kaputxinoetan.

Gehiago

Argia Saria ‘Ez Gatoz Paristik’ podcast-ari

Amagoia Gurrutxaga eta Harkaitz Cano lanarteakideak, Argia Saria jaso berritan. ARGAZKIA: D. Blanco / ARGIA

Abenduaren 28an sareratu zuen LANARTEAk bere podcast-aren lehen denboraldiko seigarren eta azken atala. Urtea hastearekin, Argia Saria eman diote proiektuari, 2023ko entzunezko onenari dagokiona. Amagoia Gurrutxagak eta Harkaitz Canok jaso dute elkartearen izenean.

Gehiago

Hemen da Udazkeneko Sormeneren laugarren edizioa

Gaur hasiko da Galdakaoko jaialdia, emakume musikarien genealogia berri baten beharra aldarrikatuz. Zaintza izango da egitarauaren ardatz nagusia, eta Sormenerako propio sortutako emanaldi berezi batekin itxiko dute aurtengoa, igandean.

Gehiago

Artistaren estatutua gogoetagai

Larunbat honetan, urriaren 21, Euskal Artisten I. Mintegia egingo dugu Oiartzungo Landetxe eraikinean, ‘Artistaren Estatutua. Nondik? Nola? Norentzat? Zertarako?’ izenburupean, Lanartea elkartearen ekimenez eta UEUrekin elkarlanean, eta Oiartzungo Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren babesarekin.

Gehiago