GU

Kultur sorkuntza erabat prekarizatua dagoen garaiotan, nola ez, prekarizazioan dihardugu euskararen langile profesionalok: literaturan, musikan, bertsogintzan, irudigintzan, arte eszenikoetan, komikigintzan… 
 
Baina krisi honen aurretik zegoen prekarizatua euskara.
 
Euskal sortzaileok aldiko prekarizazioan eta betiko prekarizazioan bizi gara.
 
Bereziki, euskararen langile autonomoak direnak.
 
Horregatik sortu da LANARTEA elkartea, euskaraz sortzen duten profesional guztien zerbitzurako. Larrien daudenen egoera hobetzetik hasita, denontzako onurak ekartzeko asmoz.
 
Elkartearen helburuak dira, estatutuetan jasoa duenez:
“Euskararen langile profesionalak kulturaren subjektu izanik, ekonomiaren subjektu ere izatea”.
“Euskararen langileen estatusa lortzea”.
“Euskararen langileen eskubideak bermatzea”.
Kotizazio sistema arrazional bat bultzatzea”.
“Euskaraz sortutako kulturaren legea lortzea”.
 
Printzipio horiekin bat datozen guztiak gara gu.

Lan taldea

Ohorezko bazkideak

Erantzunkizu soziala