Euskal Liburu eta Diskoen Ziburuko 3. Azoka, ate joka

Literaturgileak, komikilariak, musikariak… 30 sortzailek parte hartuko dute larunbatean Baltsan elkarteak eta Argia aldizkariak antolatutako azokan.

10:00etan irekiko da Pilota Plazan atondutako azoka eremua, Janbattit Dirassar idazleari omenaldia eginez. Jarraian, Zubiburu mahai-ingurua egingo dute Dirassarrek berak eta Amaiur Epher idazle gazteak.

10:30ean, Amalurrak pausa behar du emanaldi berezia gozatu ahalko dute haurrek, Iturri Zaharraren plazan. Maddi Zubeldiaren ipuina egileak berak eta Bernadette Lurok plazaratuko dute, kantu eta txotxongiloen laguntzaz.

12:30ean, komikia eta bertsoa uztartzen dituen Zirriborroka bat-bateko emanaldia egingo dute: Miren Artetxe eta Igor Elortza arituko dira kantuan eta Axpi eta Zaldi Eroa marrazten.

13:00etan itxiko da azoka, 15:00ak arte. Tarte horretan, Ni Banna folk irlandar taldeak joko du Ziburuko plazako Boga ostatuan (14:00etan) eta Atalaia ostatuan (14:30ean). 15:15ean, berriz, Pantzo Irigaraik umore bakarrizketa egingo du berriz zabalik izango den azokan.

19:00etan itxiko da Ziburuko aurtengo liburu eta disko azoka, eta Adar folk taldearen kontzertuak itxiko du eguneko egitaraua, 20:00etan.

 

Aurkezpenak eta sinadurak

Bederatzi idazlek beren lanak aurkeztuko dituzte Ziburun: Asel Luzarragak, Esan gabe doa (11:30ean); Lizar Begoñak, Gepardo japoniarrak (12:00etan); ZaldiEroak Arranotxu eta Koldo Izagirrek, Garluk Agirrek eta Dani Fanok, Sasi artean Elgeta (15:45ean); Idoia Santamariak, Austerlitz (16:30ean); Garbiñe Larreak, Sendabelarrek dakitena (17:45ean); eta Jokin Urainek, Txomin Aurrera Bolie. 18:00etan.

Horrez gain, egileak beren lanak sinatzen arituko dira argitaletxeen mahaietan. Hauek dira egunean zehar liburu eta disko artean egongo diren egileak: Ainara Maia, Alex Tello, Amaiur Epher, Antton Arrieta Valverde, Arantxa Urretabizkaia, Asel Luzarraga, Asisko Urmeneta, Auxtin Zamora, Dani Fano, Garbiñe Larrea, Garluk, Goiatz Labandibar, Hartzea Lopez Arana, Jakoba Errekondo, Jokin Urain, Julen Ribas, Kalakan taldea, Koldo Izagirre, Lizar Begoña, Maddi Ane Txoperena, Lopez Las Heras, Mikel Asurmendi, Mikel Dalbret, Odei Barroso, Pantxoa Carrere, Thierry Biscary, Unai Gaztelumendi, Xabi Bastida, Xalbat Itzaina eta Zigor Olabarria.