2019ko maiatzaren 25ean egin zuen I. Batzar Nazionala LANARTEAk, kultur arloko langile autonomo zenbaitek deituta. Kultur diziplinakako diagnostikoak aurkeztu eta sortzaile eta interpretarien egoera babesgabea salatu zuten bertan.
2020ko ekainaren 22an, LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartea inskribatuta geratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Nagusian, iranazi asmorik gabeko elkarte gisa.
2021eko (H)ilbeltza beken oinarriak egokitzeko lanetan parte hartu zuen LANARTEAk, beka irabazlearen mesederako betiere.
Lizardi literatur sari eraberrituak aurkeztu zituzten 2021eko apirilaren 18an Zarautzen. Eraberritze horretan parte hartu zuten LANARTEAko kideek, idazlearen mesederako betiere.