ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da. XVII. Antzerki Topaketak egingo dituzte hilaren 18tik 23ra bitartean, astelehenarekin hasi eta larunbatera arte.
GehiagoKategoria: Albisteak
Formakuntzan ere urratsak egiten
Martxoaren 14arekin abiatu zen LANARTEAren lehendabiziko formakuntza ikastaroa. 52 pertsonak eman zuten izena bertan, eta, bina orduko hiru saioren ondoren (apirilaren 6an izan zen azkena), balorazio oso ona egin dute parte hartzaileek.
GehiagoLANARTEA Euskadi Irratian
Yolanda Arrieta idazlea, Maite Arroitajauregi Mursego musikaria eta Andoni Egaña bertsolaria euren lan baldintzei buruz hizketan. Horixe izan zen joan den ostegunean Euskadi Irratiko Faktoria […]
GehiagoFormakuntza ikastaroa, martxoaren 14tik aurrera
Lehendik ere bazituzten buruhauste administratiboei fakturazio digitalarena gehituko zaio laster batean sektoreko langileei. Buruhausteok arintzeko asmoz, hiru saioko formakuntza ikastaroa antolatu du LANARTEAk. Aholku kooperatiba txikiaren bitartez, oinarrizko ezagutzak eskuratzeko aukera izango dute bertan LANARTEAko kideek (doan) zein kide ez direnek (15 euro ordainduta).
GehiagoLANARTEAren lehen buletina eskuragai
Urriaren 30eko batzarrean jasotako ekarpenak ardatz hartuta ekingo dio 2022. urteari euskararen langile profesionalen elkarteak. Bere lehen buletinean jaso ditu ekarpenok. Baita oraintxe bertan esku artean dituen lanak ere.
Gehiago“Beharrak batzen gaitu”
40 bat profesional elkartu dira Azpeitian, LANARTEAren II. Batzar Nazionalean. Sektoreko langileak subjektu ekonomiko gisa ere hartuak izan behar direla aldarrikatu dute.
GehiagoZer kontatu, kantatu eta izan
Mintzakuadrillak egitasmoaren ikasturtea itxiz, Iruñerriko bost musika taldek Nafarroako musikariekin hizketan solasaldian hartu dute parte.
GehiagoUdako ikastaroa pandemia garaiko kulturgintzaz
EHUko Udako Ikastaroetan, Pandemia garaiko kulturgintza: egoera eta erronkak ikastaroa egingo dute hilaren 21ean eta 22an. EHUko Gipuzkoako campusean izango dira saioak, eta aurrez aurre edo online jarraitu ahal izango dira.
GehiagoZiburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka arrakastatsua
Euskal Liburu eta Disko Azokaren bigarren edizioa ederki iragan da ekainaren 12an Ziburun. Irakurleak, idazleak zein argitaletxetako kideak gustura egon dira bertan eta antolatzaileek balorapen “biziki ona” egin dute, gerora ere errepikatzeko gogoa ezin gorderik.
GehiagoLaba, lurrikara baten eztanda
Iruñean borborka izan den mugimendua saretu eta plazara ateratzeko egitasmo bat sortu dute: Laba. Diru bilketa hasi dute helburua gauzatzeko.
Gehiago