1996an antolatu zuten lehen aldiz EHZ Euskal Herria Zuzenean festibala, Arrosan (Nafarroa Beherea). Piztu elkartearen egitasmoetako bat izan zen musika jaialdia. Zortzi urtez Arrosako Sohatian egin ondoren, Idauze-Mendiko Mendikotara aldatu zuten. Han bost urte egin ondoren, Heletan arnasberritu eta Lekornen egonkortu zen.
2019an festibala hats berriz itzuli zen gazte belaunaldi berrien eskutik, Irisarrin ezarrita. Aurtengoak lau gune izango ditu: Pentzea, Plaza, Airoski eta Ospitalea. Ostiralean, Lumik eta Amorantek estreinatuko dute Plazako gunea. Pentzean, berriz, Señor Glifozat, Delirium Tremens, Fizt & Furiuz, Sepultura, Eesah Yasuke eta Atoem taldeak arituko dira.
Larunbatean, uztailak 2, Erabil Kolektiboa, bertso musikatuak, rap emanaldia, Sarini Zirko, Gaitisganeko Orkestra, Kilimak eta Frigo entzun ahalko dira Plazan. Pentzean, berriz, Madelyn Ann, Pasadena, Vulk, Ezpalak, Bulego, Odei, Merina Gris eta Calling Marian arituko dira.Igandean, egitarauaren hirugarren eta azken egunean, hauek arituko dira Plazan: Zigante ta Gaitero, Luze edo Motz, Dune Kolektiboa, Ongi Etorri Hip-hop Mundura, Kinbonbo Brass Band, Gailu, DJ Reimy, Joseba Tapia eta DJ Reimy. Pentzean arituko dira, berriz: Ibil Bedi, Frikun, Sofa, Ah! Kwantou, Xutik, Joseba Irazoki eta Lagunak, Niko Etxart eta Hapa Hapa eta Fusible.