Erantzukizun soziala

LANARTEA euskaraz sortzen duten langileei zor zaie, ahalik eta baldintza hobeagoetan sortu ahal dezaten eta sortutakoaren balioa aitortua izan dadin.

* Euskararen langile profesionalei aholkularitza eta babesa eskainiz.

* Langileon lana eta errealitatea ezagutaraziz.

* Arlo ezberdinetako lege eta araudiak doitzeko -eta, zenbaitetan, sortzeko- ahaleginari eutsiz.

Euskarazko kultur sortzaileen egoera hobetuz, euskararen eta euskal kultur sistema osoaren egoeraren alde egiten du LANARTEAk.

* LANARTEAren helburuetan dago euskararen defentsa, promozioa eta hedapena, berebat gure kultur ondarearen zaintza eta sustapena: euskararen lanbideen egoerak lotura zuzena du, bistan da, euskararen beraren egoerarekin.

* LANARTEAk bere lehentasunetan dauka produkzioan hitza baliatu behar duten sektore ekonomiko guztietan euskara exigitzea, bermatzea, indartzea eta hedatzea.

* LANARTEAk arreta handiz jarraitu eta salatuko ditu erakundeek zein partikularrek euskarari egindako eraso, menoste eta bazterketak oro.

* Euskara ikur nazional hutsa izatetik Euskal Herriaren Kultura Modernoaren Motorra izatera heldu da euskara lantzen duten sortzaile guztiei esker. Ondare unibertsalek ohi duten aitortza eta babesa zor zaio.