
Euskara eta kultura gaurko eta biharko gizartean. Horixe da Joan Mati Torrealdai Bekaren lehen edizioaren gaia. Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak jarri dute abian, eta bekaren oinarrietan honakoa irakur daiteke, gaia kokatzeko lagungarri: “Gaur egun euskarazko kulturaren askotariko arloetan dauden ze eztabaidetatik, ze esperientzietatik atera daitezke etorkizunerako irakaspenak? Non daude etorkizun desiragarriago baten aztarnak gaur egungo euskal kulturan? Edo alderantziz, nolakoaimajinatzen da gaur egun etorkizuneko euskal kultura desiragarri bat?”.
Galdera eta gogoeta horiei heltzeko, euskarazko edozein kultur adierazpide erabil
daiteke: eduki digitalen sorkuntza, arte plastikoak, literatura, zinemagintza,
bertsolaritza, liburugintza… Era berean, hurbilpena ere irekia izango da: iker litezke,
adibidez, sortzaileen nahiz hartzaileen jarrerak, sektoreen eta esparruen antolaketa
moduak, arloetan dauden eztabaidak edo beste edozein ertz.
Urriaren 24ra arte dago zabalik egitasmoak aurkezteko epea, eta deialdira banaka edo taldean aurkez litezke parte hartzaileak. Horretarako, emailez bidali beharko da eskakizuna, helbide honetara: jmtbeka@jakin.eus
Bekari buruzko informazio gehiago izan nahi ezkero, hemen aurkituko dituzu bekaren oinarriak.