“Cialis” — answers to the main questions Oharra: Eduki hau informazio orokorrerako da eta ez du ordezkatzen osasun‑profesional baten balorazioa. Sendagaiak medikuaren orientazioarekin erabili behar […]
Gehiago
“Cialis” — answers to the main questions Oharra: Eduki hau informazio orokorrerako da eta ez du ordezkatzen osasun‑profesional baten balorazioa. Sendagaiak medikuaren orientazioarekin erabili behar […]
GehiagoLANARTEA elkartearen Euskal Artisten Lan eta Baldintzen I. Inkesta kuantitatiboaren emaitza nagusiak aurkeztu dituzte Donostian. Inkesta horrek hainbat datu argigarri eman ditu, elkartearen galdetegiei erantzun dieten 245 artistei esker. «Badakigu ez garela batere bereziak, beste kultura guztietan ere gertatzen dela. Horrek ez du gure prekarietatea arintzen, baina. Badakigu, gainera, hizkuntza subordinatu bat dugula lanabes, eta, ondorioz, gure kultur sistema ere subordinatua dagoela. Faktore hori erdigunean jartzen ez duen kultur plan, programazio, laguntza sistema, ekimen orok bazterrera bidaltzen gaitu, beraz», salatu dute lanarteakideek.
GehiagoEuskararen Egunaren harira antolatutako ekitaldietan euskarazko kulturaren eta kultura euskaraz egiten dugunon aldeko aldarria jotzera deitzen du LANARTEA elkarteak. Nola? Ekitaldiotan kopla sorta hau irakurriz edo kantatuz.
GehiagoUrriaren 26an, ‘Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak’ jardunaldiak egin zituzten Azpeitiko Sanagustinen. Bertan, LANARTEAko Amagoia Gurrutxaga Urangak hitzaldia eman zuen, nazioartean kultur kuotak nola erabiltzen diren eta halako kuotak Euskal Herrian baliagarri ote liratekeen aztertuz.
GehiagoIrailaren 29ra bitartean dago LANARTEAren inkesta betetzeko aukera. Lan-hizkuntza da galdetegiaren zehar-lerro nagusietako bat, eta sei adituren laguntzarekin ondu dugu. %100 profesionalak diren artistak, beste ogibide bat izan baina sortzen/interpretatzen dutenak, ikasten ari direnak, langabezian daudenak, erretiratuak… euskal kultur sistemako askotariko kideen berri jaso nahi dugu.
Gehiago“Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak” jardunaldiak egingo dituzte urriaren 26an, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Euskal kulturari hedabideetan eskaintzen zaion tokiaren azterketa baten emaitzak aurkeztuz hasiko dute eguna. Antolatzaileen artean dago LANARTEA, Ahotsenea, Bertsozale Elkartea, EIE, EIZIE, Elkar fundazioa, Euskal Wikilarien Elkartea, Hik Hasi, Jakin eta UEUrekin batera.
GehiagoLANARTEAko lehendakari Miel A. Elustondoren hitzartzea maiatzaren 18an, Gasteizen, Aldatu Gidoia! ekimenak deitutako manifestazio amaieran.
Gehiago‘Profesionalak izan ginen urtea’ liburua argitaratu du Lanartea elkarteak. Ostegun honetan aurkeztuko du, Donostian, ‘Zeruko Argia’ aldizkariaren egoitza izan zen Kaputxinoetan.
GehiagoAbenduaren 28an sareratu zuen LANARTEAk bere podcast-aren lehen denboraldiko seigarren eta azken atala. Urtea hastearekin, Argia Saria eman diote proiektuari, 2023ko entzunezko onenari dagokiona. Amagoia Gurrutxagak eta Harkaitz Canok jaso dute elkartearen izenean.
GehiagoTxuma Murugarren irakasle eta musikariaren zutabea, kultura-hezkuntza binomioaz, EZ GATOZ PARISTIK podcast-aren seigarren atalerako idatzia
Gehiago