Euskal antzerkia, Azpeitiko berrogeialdian

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketek 40 urte beteko dituzte aurten, eta 50etik gora azpeitiarrek parte hartu duten Herriye antzezlanaren estreinaldiarekin hasiko dituzte topaketak, azaroaren 1ean, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Hurrengo hiru egunetan ere emango dute obra hori, ordu eta toki berean.

Beste bi estreinaldi ere egingo dituzte aurten Azpeitian: Mairu antzerki tailerraren Intxaurra. (azaroaren 18an, 19:00etan, Soreasun); eta Metrokoadroka konpainairen Zeozertan dabil, baina ez dakit zertan (azaroaren 20an, 19:00etan, Soreasun).

Horiez gain, Mar-Mar Teatroaren Tarzan, Hikaren Tarara, Atx konpainiaren Balbea, Oier Zuñigaren Eresia, Horman Poster kolektiboaren Souvenir, Eneritz Artetxeren Lakoste eta Benetan Beren Batetik bestera ikusi taularatuko dituzte azaroaren 20era bitartean.

Topaketen inguruko informazio guztia eskuratzeko, klikatu hemen.