Eider Eibarren ikasleentzako ilustrazio tailerrak irekiko du gaur aurtengo Sormeneren egiteraua. Arratsaldean, Euskaraz sortu emanaldi berezia eskainiko dute Euskaraldiaren alde. Bertan parte hartuko dute, Galdakaoko sortzaileekin batera, Ane Labaka eta Miren Amuriza bertsolariek eta Esti Markez eta Danae Riaño musikariek. Emanaldi hori, igandera bitarteko gainerakoak bezala, Torrezabal kultur etxean izango dira.
Bihar, ostirala, Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagaren AMAraun bertso-dantza ikuskizunaren txanda izango da, 20:00etan.
Larunbatean, 17:30ean, Marie de Jonghen Amour ikuskizuna taularatuko dute, eta 22:00etan Neomak taldeak disko berria aurkeztuko du.
Igandean, azkenik, Lore More antzerki taldearen Trapu zikinak antzezlanak itxiko du egitaraua. Egitarau hori zehazki aztertu nahi izanez gero, hemen klikatu.