Kategoria: Musikariok

IV. Hitzaren Eskolan izen emateko epea zabalik da

2019an hasi zuen Ibilbidea Azpeitiko Dinamoko Hitzaren Eskolak, laugarren urtea du hau. Irailaren 2an hasiko da, eta Amets Aranguren, Itziar Ugarte, Irati Gorostidi eta Joseba Sarrionandia arituko dira irakasle-tutore lanetan bertan.

Gehiago

LANARTEAren agerraldia Eusko Legebiltzarrean (eta II)

EUSKO LEGEBILTZARRA

Miel Elustondo, Garbine Ubeda eta Amagoia Gurrutxaga Eusko Legebiltzarrean izan dira, euskararen langile profesionalen elkartearen izenean, euskaraz eta euskaratik sortzen eta interpretatzen duten artisten aldeko neurri zehatzak aldarrikatzen. Legebiltzarkideekin izandako iritzi trukaketaren kronika da hau.

Gehiago

LANARTEAren agerraldia Eusko Legebiltzarrean (I)

Argazkia: Eusko Legebiltzarra

Miel Elustondo, Garbine Ubeda eta Amagoia Gurrutxaga Eusko Legebiltzarrean izan dira, euskararen langile profesionalen elkartearen izenean, euskaraz eta euskaratik sortzen eta interpretatzen duten artisten aldeko neurri zehatzak aldarrikatzen. Agerraldiaren abiaburu gisa Ubedak egin zuen hitzartze osoa da hau.

Gehiago

Durangoko Azokara begira

Bihar abiatuko da Durangoko 57. Azoka, bi urteko etenaren ostean, ohiko dinamika berreskuratzeko asmoz. Igandera bitartean, bertan izango da LANARTEA elkartea ere, Goienkale 26n, ‘Laineza. Kultura haragi bizitan’ liburuarekin. Bestelako proposamenak ere egingo ditu azokan, hala ere.

Gehiago

Bizkaiko Emakume Sortzaileen I. Topaketak

Larunbatean, azaroak 19, egun osoko egitaraua aletuko dute Bilbon, Euskalduna Jauregian. Mahai-inguruak eta zuzeneko emanaldiak uztartuko dira topaketotan. Maren Basterretxeak, esaterako, ‘Igaro’ antzezlana estreinatuko du bertan.

Gehiago

TicketBAIri buruzko prestakuntza saioa, azaroaren 7an

Gipuzkoan zergak ordaintzen badituzu eta kultur arloko sortzaile edo interprete bazara, jakinaren gainean egongo zara: TicketBAI sistema abian da jada eta zure lana fakturatzeko eta lan horren irabaziak aitortzeko sistema aldatzear da. Horren inguruko ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Ogasunak azaroaren 7rako. Bertan parte hartu nahi duenak urriaren 31 baino lehen eman dezake izena.

Gehiago

EHZ festibala badator, zuzen-zuzenean

Euskal Herriko musika festibal altrebatibo zaharrenetarikoa da EHZ. Ipar Euskal Herriko herri eta gazte mugimendua indartzeko xedearekin jaio zen, euskal hizkuntza, nortasuna nahiz kultura defenditzeko, auzolanean oinarrituta.

Gehiago