Bihar abiatuko da Durangoko 57. Azoka, bi urteko etenaren ostean, ohiko dinamika berreskuratzeko asmoz. Igandera bitartean, bertan izango da LANARTEA elkartea ere, Goienkale 26n, ‘Laineza. Kultura haragi bizitan’ liburuarekin. Bestelako proposamenak ere egingo ditu azokan, hala ere.
GehiagoKategoria: Antzerkia
LANARTEAren ‘Laineza’ Durangon
Abenduaren 7tik 11ra bitartean egingo da 57. Durangoko Azoka, eta bertan izango da LANARTEA Elkartea, liburua eta dokumentala besapean.
GehiagoBizkaiko Emakume Sortzaileen I. Topaketak
Larunbatean, azaroak 19, egun osoko egitaraua aletuko dute Bilbon, Euskalduna Jauregian. Mahai-inguruak eta zuzeneko emanaldiak uztartuko dira topaketotan. Maren Basterretxeak, esaterako, ‘Igaro’ antzezlana estreinatuko du bertan.
GehiagoAmatasuna izango da aurtengo Sormeneren ardatzetako bat
Igandea bitartean, kultura arloko egitasmo berritzaileen plaza izango da Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea, ‘Amatasuna, sorkuntza, euskara, transmisioa’ lelopean.
GehiagoEuskal antzerkia, Azpeitiko berrogeialdian
Azaroaren 1etik 20ra bitartean, 40. Euskal Antzerki Topaketak egingo dituzte Azpeitian. 11 antzezlan emango dituzte egitarau orokorraren barruan (horietatik hiru estreinaldiak), eta eskola programaren baitan zazpi emanaldi egingo dituzte.
GehiagoLoraldiaren udako olatua Lekeitiora heldu da
Loraldia Udako Ola abian da gaurtik larunbatera bitartean. Gazteei zuzendutako sormen-egonaldia egingo da bertan, baina baita emanaldiak ere.
GehiagoKultur baratzeko zazpi loreren bizipenak
‘Loreak belaunetan. Kulturaren zazpi ahots gazte’ dokumentalaren aurrestreinaldiak egingo ditu asteon LANARTEAk: Donostian lehena, Teila Fabrikan, gaur, 18:30ean; Bilbon bigarrena, etzi, Bira kulturgunean, 19:30ean.
GehiagoLANARTEA, Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Euskarazko langile profesionalen elkartearen ordezkaritza batek Kultura Batzordearen bilkuran hartu du parte.
GehiagoLiteraturia, udaberri joka
Gaur hasi eta igandera bitartean, Zarautzek bederetzigarrenez hartuko du Literaturia jaialdia. Hiru egunez, ‘Piztia. Aurkitzeko, baretzeko, pizteko’ lelopean, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak elkartuko dira herriko zenbait gunetan.
GehiagoBihar zabalduko ditu ateak Sormenek
Galdakaoko Udalak antolatu du euskarazko kultur adierazpideen plaza, hirugarrengoz, Dijitalidadea eta Alboka lagun dituela. Ikasleentzako tailerrak, disko eta liburu aurkezpenak, antzerkia eta beste egingo dituzte igandera bitarteko egitarauan.
Gehiago