Euskal antzerkia, Azpeitiko berrogeialdian

Azaroaren 1etik 20ra bitartean, 40. Euskal Antzerki Topaketak egingo dituzte Azpeitian. 11 antzezlan emango dituzte egitarau orokorraren barruan (horietatik hiru estreinaldiak), eta eskola programaren baitan zazpi emanaldi egingo dituzte.

Gehiago

Kultur baratzeko zazpi loreren bizipenak

‘Loreak belaunetan. Kulturaren zazpi ahots gazte’ dokumentalaren aurrestreinaldiak egingo ditu asteon LANARTEAk: Donostian lehena, Teila Fabrikan, gaur, 18:30ean; Bilbon bigarrena, etzi, Bira kulturgunean, 19:30ean.

Gehiago

Literaturia, udaberri joka

Gaur hasi eta igandera bitartean, Zarautzek bederetzigarrenez hartuko du Literaturia jaialdia. Hiru egunez, ‘Piztia. Aurkitzeko, baretzeko, pizteko’ lelopean, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak elkartuko dira herriko zenbait gunetan.

Gehiago

Bihar zabalduko ditu ateak Sormenek

Galdakaoko Udalak antolatu du euskarazko kultur adierazpideen plaza, hirugarrengoz, Dijitalidadea eta Alboka lagun dituela. Ikasleentzako tailerrak, disko eta liburu aurkezpenak, antzerkia eta beste egingo dituzte igandera bitarteko egitarauan.

Gehiago