Ondarroa, literaturaren amua irenstear

Euskarazko sormengintzaren urteroko zita da Ondarroako Literatur Amuak, eta aurten ere ez du hutsik egingo. June Fernandez Egigurenen Ondarrutarrak argazki Bildumaren I. atala jarriko dute ikusgai Udal Erakusketa Aretoan.

Astebete geroago, hilaren 27an, literatur saio musikatua eskainiko dute Kofradia Zaharrean. Protagonistak izango dira: Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde idazleak, Iñar Sastre musikaria eta Ane Etxegoien abeslaria. Olatz Pratek egingo ditu aurkezle lanak.

Hurrengo egunetan etorriko dira: Josu Arrizabalagaren Ondarroako lehenengo andra-gizonen bizipenak irakurraldia; Anonyme Popular-en ikuskizuna; bertso saio feminista; Bar Gloria nobelaz Nerea Ibarzabal idazlearekin solasteko aukera; Keu Agirretxea eta Judit Neddermanen kontzertua;  Leire Bilbaoren testuetan oinarritutako Mar-Mar antzerki taldearen Arrainak bihotzean ikuskizuna eta Agustin Zubikarai sarien banaketa.