Loraldia Udako Ola abian da gaurtik larunbatera bitartean. Gazteei zuzendutako sormen-egonaldia egingo da bertan, baina baita emanaldiak ere.
Gehiago
Loraldia Udako Ola abian da gaurtik larunbatera bitartean. Gazteei zuzendutako sormen-egonaldia egingo da bertan, baina baita emanaldiak ere.
Gehiago‘Loreak belaunetan. Kulturaren zazpi ahots gazte’ dokumentalaren aurrestreinaldiak egingo ditu asteon LANARTEAk: Donostian lehena, Teila Fabrikan, gaur, 18:30ean; Bilbon bigarrena, etzi, Bira kulturgunean, 19:30ean.
GehiagoEuskarazko langile profesionalen elkartearen ordezkaritza batek Kultura Batzordearen bilkuran hartu du parte.
GehiagoUztailaren 11n eta 12an egingo dute Kanterri ikastaroa, lehen aldiz, Oiartzunen, euskarazko kantagintzaren ekarpenez, iraganaz, orainaldiaz eta etorkizunaz gogoeta egiteko.
GehiagoEkainaren lehen larunbatarekin, Ziburuko 3. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute Pilota Plazan, Baltsan Elkarteak eta ‘Argia’ aldizkariak antolatuta. Bederatzi libururen aurkezpenak egingo dituzte bertan.
GehiagoGaur hasi eta igandera bitartean, Zarautzek bederetzigarrenez hartuko du Literaturia jaialdia. Hiru egunez, ‘Piztia. Aurkitzeko, baretzeko, pizteko’ lelopean, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak elkartuko dira herriko zenbait gunetan.
GehiagoEusko Ikaskuntzak gonbidatuta, LANARTEAren koordinatzaile Amagoia Gurrutxagak parte hartu du ‘Eskubide kulturalen markoa praktikara eramateko bideak’ mahai-inguruan, Maria Camino Barcenilla (Nafarroako Gobernua) eta Terexa Lekunberrirekin (Euskal Kultur Erakundea) batera. Hau da hitza hartzeko prestatuta eraman duen testua.
GehiagoEusko Ikaskuntak antolatuta, ‘Eskubide kulturalak: zer, nola, zertarako?’ jardunaldia egingo dute bihar Iruñeko Kondestable jauregian, 10:00etatik 13:30era. LANARTEA ere bertan izango da, saioa ixteko mahai-inguruan.
GehiagoGaldakaoko Udalak antolatu du euskarazko kultur adierazpideen plaza, hirugarrengoz, Dijitalidadea eta Alboka lagun dituela. Ikasleentzako tailerrak, disko eta liburu aurkezpenak, antzerkia eta beste egingo dituzte igandera bitarteko egitarauan.
GehiagoLangileen Nazioarteko Eguna ate joka dator, eta lana hizpide duten testu, kantu eta bertsoen sorta bat osatu du LANARTEAk. Kantu bilduma Badok musika atariaren bitartez zabaldu du. Testu eta bertso zerrenda, berriz, webgune honetatik bertatik.
Gehiago