Tinta maite dut

Hauxe Miren Agur Meabe idazlearen gogoeta, Lanartea Elkartearen ‘LAINEZA. Kultura haragi bizitan’ liburuan jaso duguna. Euskal Herri osoko edozein liburudendatan eskura daiteke liburua. Salmentaren irabaziak elkartearentzako izango dira.

Gehiago

Durangoko Azokara begira

Bihar abiatuko da Durangoko 57. Azoka, bi urteko etenaren ostean, ohiko dinamika berreskuratzeko asmoz. Igandera bitartean, bertan izango da LANARTEA elkartea ere, Goienkale 26n, ‘Laineza. Kultura haragi bizitan’ liburuarekin. Bestelako proposamenak ere egingo ditu azokan, hala ere.

Gehiago

Praktika Onen Gida (irudigileena)

Sortzaile eta interpretarien ezinbesteko tresna dira praktika onen gidak, euren lan baldintzak duintzeko bidea direlako. LANARTEAn hasiak gara, diziplinaka, halakoak prestatzen. Hauxe da irudigileek ondu dutena, idazleekin kontrastatu ostean.

Gehiago

Kultur baratzeko zazpi loreren bizipenak

‘Loreak belaunetan. Kulturaren zazpi ahots gazte’ dokumentalaren aurrestreinaldiak egingo ditu asteon LANARTEAk: Donostian lehena, Teila Fabrikan, gaur, 18:30ean; Bilbon bigarrena, etzi, Bira kulturgunean, 19:30ean.

Gehiago

Kultur eskubideak aztergai

Eusko Ikaskuntak antolatuta, ‘Eskubide kulturalak: zer, nola, zertarako?’ jardunaldia egingo dute bihar Iruñeko Kondestable jauregian, 10:00etatik 13:30era. LANARTEA ere bertan izango da, saioa ixteko mahai-inguruan.

Gehiago

Inurria eta ttirritta, bat eginda

Langileen Nazioarteko Eguna ate joka dator, eta lana hizpide duten testu, kantu eta bertsoen sorta bat osatu du LANARTEAk. Kantu bilduma Badok musika atariaren bitartez zabaldu du. Testu eta bertso zerrenda, berriz, webgune honetatik bertatik.

Gehiago

Formakuntzan ere urratsak egiten

Martxoaren 14arekin abiatu zen LANARTEAren lehendabiziko formakuntza ikastaroa. 52 pertsonak eman zuten izena bertan, eta, bina orduko hiru saioren ondoren (apirilaren 6an izan zen azkena), balorazio oso ona egin dute parte hartzaileek.

Gehiago

LANARTEA Euskadi Irratian

Yolanda Arrieta idazlea, Maite Arroitajauregi Mursego musikaria eta Andoni Egaña bertsolaria euren lan baldintzei buruz hizketan. Horixe izan zen joan den ostegunean Euskadi Irratiko Faktoria […]

Gehiago