Yolanda Arrieta idazlea, Maite Arroitajauregi Mursego musikaria eta Andoni Egaña bertsolaria euren lan baldintzei buruz hizketan. Horixe izan zen joan den ostegunean Euskadi Irratiko Faktoria saioan LANARTEAri buruz hitz egiteko proposatu zuten abiapuntua.
Elkartearen koordinatzaile Amagoia Gurrutxagak hartu zuen hitza saioan hiru egileon ostean, orain arteko lanak eta aurrera begirako erronkak azaltzeko. Sektoreko langileen kontzientzia hartzea eta batasuna aldarrikatu zituen, euskal kultur sistema osasuntsu bat erdiesteko bidean. Saioa entzuteko, klikatu HEMEN.