Ihitz Iriart dantzari, jokalari eta kantariak EZ GATOZ PARISTIK podcast-aren bigarren atalerako ꟷKULTURISMOA izena jarri dioguꟷ idatzitako zutabea
GehiagoArtistaren estatutua gogoetagai
Larunbat honetan, urriaren 21, Euskal Artisten I. Mintegia egingo dugu Oiartzungo Landetxe eraikinean, ‘Artistaren Estatutua. Nondik? Nola? Norentzat? Zertarako?’ izenburupean, Lanartea elkartearen ekimenez eta UEUrekin elkarlanean, eta Oiartzungo Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren babesarekin.
GehiagoPirrikoa
Patxi Zubizarreta idazleak EZ GATOZ PARISTIK podcast-aren lehen atalerako ꟷZATIKETA izena jarri dioguꟷ idatzitako zutabea
GehiagoEZ GATOZ PARISTIK ‘podcast’-a, bihartik aurrera sarean
Urtea bukatu bitartean sei ale sareratzea da Lanartea Elkartearen asmoa, erreportaje luze, kantu estreinaldi eta satira aldarrikatzaile bana eskainiz bakoitzean.
GehiagoEuskara sexi dohakabearen ibiliak
«Ez du halakorik aitortuko, baina gure hizkuntza ‘Ez zara sexi, eta beharrik ere ez’ erranen dion norbaiten bila dabil, dohakabea», dio Koldo Izagirrek iritzi artikulu honetan,
GehiagoKultur teknikariekin elkarlanean
Ekainaren 16an, UEMAko kide diren Gipuzkoako 12 udalerritako kultur teknikariak Altzoko Batzarremuño aretoan bildu ziren, gure elkartearen deialdiari erantzunez. Kultur teknikariak gure kultur sistemako eragile garrantzitsuak dira oso ꟷkultur programazioaren parte handi bat euren bitartez gauzatzen da, eta artista askok Administrazioarekin daukan harreman zuzenena teknikarion bitartez gertatzen daꟷ, eta eurekin aliantzak eraikitzeko bideak urratzen hasi nahi genuen, beren egunerokoaren, ekinen eta ezinen berri jasoz, eta, aldi berean, gureen berri emanez.
GehiagoLANARTEAren agerraldia Eusko Legebiltzarrean (eta II)
Miel Elustondo, Garbine Ubeda eta Amagoia Gurrutxaga Eusko Legebiltzarrean izan dira, euskararen langile profesionalen elkartearen izenean, euskaraz eta euskaratik sortzen eta interpretatzen duten artisten aldeko neurri zehatzak aldarrikatzen. Legebiltzarkideekin izandako iritzi trukaketaren kronika da hau.
GehiagoLANARTEAren agerraldia Eusko Legebiltzarrean (I)
Miel Elustondo, Garbine Ubeda eta Amagoia Gurrutxaga Eusko Legebiltzarrean izan dira, euskararen langile profesionalen elkartearen izenean, euskaraz eta euskaratik sortzen eta interpretatzen duten artisten aldeko neurri zehatzak aldarrikatzen. Agerraldiaren abiaburu gisa Ubedak egin zuen hitzartze osoa da hau.
GehiagoSorioneku gu
Koldo Izagirre idazlearen gogoeta, Irulegiko eskua ardatz hartuta: «Hizkuntza inperialek aspaldidanik dute kontatua beren historia, zakua bete argudio daukate misiorako. Gaztelania eta frantsesa ez dira inoiz gure beharrean izanen, eta hitz egitea praxia ez balitz bezala, erdal komunitateak masa neutro bat osatzen duela uste duela uste dut».
GehiagoPraktika Onen Gida (irudigileena)
Sortzaile eta interpretarien ezinbesteko tresna dira praktika onen gidak, euren lan baldintzak duintzeko bidea direlako. LANARTEAn hasiak gara, diziplinaka, halakoak prestatzen. Hauxe da irudigileek ondu dutena, idazleekin kontrastatu ostean.
Gehiago