Bizkaiko Emakume Sortzaileen I. Topaketak

Larunbatean, azaroak 19, egun osoko egitaraua aletuko dute Bilbon, Euskalduna Jauregian. Mahai-inguruak eta zuzeneko emanaldiak uztartuko dira topaketotan. Maren Basterretxeak, esaterako, ‘Igaro’ antzezlana estreinatuko du bertan.

Gehiago

Euskal antzerkia, Azpeitiko berrogeialdian

Azaroaren 1etik 20ra bitartean, 40. Euskal Antzerki Topaketak egingo dituzte Azpeitian. 11 antzezlan emango dituzte egitarau orokorraren barruan (horietatik hiru estreinaldiak), eta eskola programaren baitan zazpi emanaldi egingo dituzte.

Gehiago

TicketBAIri buruzko prestakuntza saioa, azaroaren 7an

Gipuzkoan zergak ordaintzen badituzu eta kultur arloko sortzaile edo interprete bazara, jakinaren gainean egongo zara: TicketBAI sistema abian da jada eta zure lana fakturatzeko eta lan horren irabaziak aitortzeko sistema aldatzear da. Horren inguruko ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Ogasunak azaroaren 7rako. Bertan parte hartu nahi duenak urriaren 31 baino lehen eman dezake izena.

Gehiago

Praktika Onen Gida (irudigileena)

Sortzaile eta interpretarien ezinbesteko tresna dira praktika onen gidak, euren lan baldintzak duintzeko bidea direlako. LANARTEAn hasiak gara, diziplinaka, halakoak prestatzen. Hauxe da irudigileek ondu dutena, idazleekin kontrastatu ostean.

Gehiago

Kultur baratzeko zazpi loreren bizipenak

‘Loreak belaunetan. Kulturaren zazpi ahots gazte’ dokumentalaren aurrestreinaldiak egingo ditu asteon LANARTEAk: Donostian lehena, Teila Fabrikan, gaur, 18:30ean; Bilbon bigarrena, etzi, Bira kulturgunean, 19:30ean.

Gehiago