Irailaren 29ra bitartean dago LANARTEAren inkesta betetzeko aukera. Lan-hizkuntza da galdetegiaren zehar-lerro nagusietako bat, eta sei adituren laguntzarekin ondu dugu. %100 profesionalak diren artistak, beste ogibide bat izan baina sortzen/interpretatzen dutenak, ikasten ari direnak, langabezian daudenak, erretiratuak… euskal kultur sistemako askotariko kideen berri jaso nahi dugu.
GehiagoKategoria: Dantzariok
Hedabideen eta euskal kulturaren arteko harremana disekzionatzeko saioa
“Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak” jardunaldiak egingo dituzte urriaren 26an, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Euskal kulturari hedabideetan eskaintzen zaion tokiaren azterketa baten emaitzak aurkeztuz hasiko dute eguna. Antolatzaileen artean dago LANARTEA, Ahotsenea, Bertsozale Elkartea, EIE, EIZIE, Elkar fundazioa, Euskal Wikilarien Elkartea, Hik Hasi, Jakin eta UEUrekin batera.
GehiagoEITB, aldatu gidoia
LANARTEAko lehendakari Miel A. Elustondoren hitzartzea maiatzaren 18an, Gasteizen, Aldatu Gidoia! ekimenak deitutako manifestazio amaieran.
Gehiago1976rainoko bidaia
‘Profesionalak izan ginen urtea’ liburua argitaratu du Lanartea elkarteak. Ostegun honetan aurkeztuko du, Donostian, ‘Zeruko Argia’ aldizkariaren egoitza izan zen Kaputxinoetan.
GehiagoTransmisioaren txirikorda
Txuma Murugarren irakasle eta musikariaren zutabea, kultura-hezkuntza binomioaz, EZ GATOZ PARISTIK podcast-aren seigarren atalerako idatzia
GehiagoIparraldera begira
Koldo Izagirre idazlearen zutabea, behar dugun artistaren estatutuaz, EZ GATOZ PARISTIK podcast-aren laugarren atalerako sortua
GehiagoHemen da Udazkeneko Sormeneren laugarren edizioa
Gaur hasiko da Galdakaoko jaialdia, emakume musikarien genealogia berri baten beharra aldarrikatuz. Zaintza izango da egitarauaren ardatz nagusia, eta Sormenerako propio sortutako emanaldi berezi batekin itxiko dute aurtengoa, igandean.
GehiagoXiberotik horra den arizale bat naiz ni
Ihitz Iriart dantzari, jokalari eta kantariak EZ GATOZ PARISTIK podcast-aren bigarren atalerako ꟷKULTURISMOA izena jarri dioguꟷ idatzitako zutabea
GehiagoArtistaren estatutua gogoetagai
Larunbat honetan, urriaren 21, Euskal Artisten I. Mintegia egingo dugu Oiartzungo Landetxe eraikinean, ‘Artistaren Estatutua. Nondik? Nola? Norentzat? Zertarako?’ izenburupean, Lanartea elkartearen ekimenez eta UEUrekin elkarlanean, eta Oiartzungo Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren babesarekin.
GehiagoEZ GATOZ PARISTIK ‘podcast’-a, bihartik aurrera sarean
Urtea bukatu bitartean sei ale sareratzea da Lanartea Elkartearen asmoa, erreportaje luze, kantu estreinaldi eta satira aldarrikatzaile bana eskainiz bakoitzean.
Gehiago