Urriaren 20an ekingo diote Ondarroan Literatur Amuak jaialdiari, argazki erakusketa batekin. Astebete geroako, Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde idazleak arituko dira Ane Etxegoien abeslariarekin batera.
GehiagoEZ GATOZ PARISTIK ‘podcast’-a, bihartik aurrera sarean
Urtea bukatu bitartean sei ale sareratzea da Lanartea Elkartearen asmoa, erreportaje luze, kantu estreinaldi eta satira aldarrikatzaile bana eskainiz bakoitzean.
Gehiago38 bertsolari arituko dira aurten taldekako Xilaban
Irailaren 22an abiatuko da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako txapelketa, 9 talderen parte hartzearekin. Taldeok hiru multzotan banatuko dira eta elkarren artean jokatuko dituzte ligaxkako saioak. Azaroaren 28an jokatuko dute finala, Aiherran.
GehiagoJon Benitoren manifestuarekin hasiko da Literaturia, etenik gabe
‘Eten’ hitza da Zarauzko Euskal Letren Azokaren aurtengo proposamenak lotuko dituen haria. Benitoren hasiera hitzaldiaren ostean, Haizea eta Oihana Aranak, Aner Peritzek eta Oihana Vargasek ondutako ‘Oturuntza’ ikuskizun hibridoarekin ekingo diote egitaraua aletzeari.
GehiagoLANARTEAren agerraldia Eusko Legebiltzarrean (eta II)
Miel Elustondo, Garbine Ubeda eta Amagoia Gurrutxaga Eusko Legebiltzarrean izan dira, euskararen langile profesionalen elkartearen izenean, euskaraz eta euskaratik sortzen eta interpretatzen duten artisten aldeko neurri zehatzak aldarrikatzen. Legebiltzarkideekin izandako iritzi trukaketaren kronika da hau.
GehiagoLANARTEAren agerraldia Eusko Legebiltzarrean (I)
Miel Elustondo, Garbine Ubeda eta Amagoia Gurrutxaga Eusko Legebiltzarrean izan dira, euskararen langile profesionalen elkartearen izenean, euskaraz eta euskaratik sortzen eta interpretatzen duten artisten aldeko neurri zehatzak aldarrikatzen. Agerraldiaren abiaburu gisa Ubedak egin zuen hitzartze osoa da hau.
GehiagoAgortzen ez den Loraldia
Abian da aurtengo Loraldia. Egitarauko lehen lau ekitaldietarako sarrerak agortuta hasi da Bilboko festibala.
GehiagoDurangoko Azokara begira
Bihar abiatuko da Durangoko 57. Azoka, bi urteko etenaren ostean, ohiko dinamika berreskuratzeko asmoz. Igandera bitartean, bertan izango da LANARTEA elkartea ere, Goienkale 26n, ‘Laineza. Kultura haragi bizitan’ liburuarekin. Bestelako proposamenak ere egingo ditu azokan, hala ere.
GehiagoLANARTEAren ‘Laineza’ Durangon
Abenduaren 7tik 11ra bitartean egingo da 57. Durangoko Azoka, eta bertan izango da LANARTEA Elkartea, liburua eta dokumentala besapean.
GehiagoAmatasuna izango da aurtengo Sormeneren ardatzetako bat
Igandea bitartean, kultura arloko egitasmo berritzaileen plaza izango da Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea, ‘Amatasuna, sorkuntza, euskara, transmisioa’ lelopean.
Gehiago