Aulesti, antzerkiaren erdigune hamazazpigarrenez

Aurtengo egitarauan, Aulestiko Antzerki Topaketetan sei tailerretan parte hartu ahalko dute ikaleek. Irakasleak dira: Ainhoa Artetxe, Edurne Azkarate, Eneko Gil, Ander Lipus, Laura Penagos eta Jon Ander Urresti. Zortzina ordu emango ditu bakoitzak. 48 orduko tailer orduak izango dituzte ikasleek, beraz, zortzi egunero.

Laborategi gisa jaio ziren Aulestiko topaketa, eta ez du izaerarik aldatu. Ikasleen formakuntzaren osagarri, antzerki emanaldiak programatu dituzte aurten ere. Hala emango dituzte: Jon Ander Urrestiren Tribiz, baserri galdua (astelehenean); Aldatzen Laguntzen taldearen Birritan bortxatua (asteartean); Khea Ziater konpainiaren Winona & Grace (asteazkenean); Kamikaz kolektiboaren eta Ttak teatroaren Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi (ostegunean); Formol Laborategiaren Album (ostiralean); eta Atx Teatroaren Lubaki lainotsua (larunbatean). Emanaldi guztiak Aulestiko frontoian izango dira.