Irailaren 29ra bitartean dago LANARTEAren inkesta betetzeko aukera. Lan-hizkuntza da galdetegiaren zehar-lerro nagusietako bat, eta sei adituren laguntzarekin ondu dugu. %100 profesionalak diren artistak, beste ogibide bat izan baina sortzen/interpretatzen dutenak, ikasten ari direnak, langabezian daudenak, erretiratuak… euskal kultur sistemako askotariko kideen berri jaso nahi dugu.
GehiagoEgilea: Lanartea
Hedabideen eta euskal kulturaren arteko harremana disekzionatzeko saioa
“Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak” jardunaldiak egingo dituzte urriaren 26an, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Euskal kulturari hedabideetan eskaintzen zaion tokiaren azterketa baten emaitzak aurkeztuz hasiko dute eguna. Antolatzaileen artean dago LANARTEA, Ahotsenea, Bertsozale Elkartea, EIE, EIZIE, Elkar fundazioa, Euskal Wikilarien Elkartea, Hik Hasi, Jakin eta UEUrekin batera.
GehiagoEITB, aldatu gidoia
LANARTEAko lehendakari Miel A. Elustondoren hitzartzea maiatzaren 18an, Gasteizen, Aldatu Gidoia! ekimenak deitutako manifestazio amaieran.
Gehiago1976rainoko bidaia
‘Profesionalak izan ginen urtea’ liburua argitaratu du Lanartea elkarteak. Ostegun honetan aurkeztuko du, Donostian, ‘Zeruko Argia’ aldizkariaren egoitza izan zen Kaputxinoetan.
GehiagoArgia Saria ‘Ez Gatoz Paristik’ podcast-ari
Abenduaren 28an sareratu zuen LANARTEAk bere podcast-aren lehen denboraldiko seigarren eta azken atala. Urtea hastearekin, Argia Saria eman diote proiektuari, 2023ko entzunezko onenari dagokiona. Amagoia Gurrutxagak eta Harkaitz Canok jaso dute elkartearen izenean.
GehiagoTransmisioaren txirikorda
Txuma Murugarren irakasle eta musikariaren zutabea, kultura-hezkuntza binomioaz, EZ GATOZ PARISTIK podcast-aren seigarren atalerako idatzia
GehiagoBizitzarako gida «adimentsu eta artifiziala»?
Iñigo Martinez Peña pentsalariaren zutabea, ‘Adimen Artifiziala’ deitzen dioten horrek izan ditzakeen ondorioez, EZ GATOZ PARISTIK podcast-aren bosgarren atalerako idatzia
GehiagoIparraldera begira
Koldo Izagirre idazlearen zutabea, behar dugun artistaren estatutuaz, EZ GATOZ PARISTIK podcast-aren laugarren atalerako sortua
GehiagoUrdeak eta ibaia
Onintza Enbeita bertsolariak Guggenheim-Urdaibai egitasmoaz idatzitako zutabea, EZ GATOZ PARISTIK podcast-aren hirugarren atalerako
GehiagoAzpeitiko Antzerki Topaketak, berrogeialdia gaindituz
Euskarazko antzerkigintzaren plaza beteranoa da Azpeitikoa. Gaur hasiko dena 41. edizioa izango du, eta AEK-Korrika bekaren bidez ondutako obra bat aurrestreinatuko dute bertan, besteak beste.
Gehiago