Euskal Liburu eta Disko Azokaren bigarren edizioa ederki iragan da ekainaren 12an Ziburun. Irakurleak, idazleak zein argitaletxetako kideak gustura egon dira bertan eta antolatzaileek balorapen “biziki ona” egin dute, gerora ere errepikatzeko gogoa ezin gorderik.
GehiagoLaba, lurrikara baten eztanda
Iruñean borborka izan den mugimendua saretu eta plazara ateratzeko egitasmo bat sortu dute: Laba. Diru bilketa hasi dute helburua gauzatzeko.
GehiagoBeste gune bat sormenerako
Kultura-sormenari bideratutako gune berria zabaldu berri dute Hendaian: Borderline Fabrika. Publiko zabalaren eta sortzaileen arteko topagune euskaldun parte hartzailea izatea du xede.
GehiagoEmakume bertsolarien ahotsa, diskoan
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bultzatuta, ‘Gure Aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak’ egitasmoak argia ikusi du. 20 bat emakumek parte hartu dute bertan, eta bakarka zein taldean eginiko 14 kantako bilduma da emaitza. Azken kanta, hain zuzen ere, iaz zendu zen Luzia Goñi aitzindariaren bertso sortarekin osatu dute.
Gehiago“Dantzaren industria” oximoron bat da
“Dantzari baino, dantzaren sektore profesionalari bideratu nahi dizkio laguntzak Jaurlaritzak, eta dantzaren sektore profesionala egituratu eta indartu nahian, “dantzaren industria” izendatzen hasita dago azken aldian. Baina dantzaren industriarik existitzen da? Ez al da oximoron bat?”
Gehiago330.000 euro irakurzaletasuna sustatzeko
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diru kopuru hori bideratuko du, irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako zerbitzuen erabilera sustatzeko.
GehiagoRuper Ordorika: “Azken urteetan galdun ditugu egitasmo aski interesgarriak euskaldun kantarientzat”
Aiaraldeako Ekintzen Faktoriaren irekiera ekitaldian parte hartu du Ruper Ordorika kantariak. Halako egitasmoen garrantziaz, pandemia giroaz eta bere ibilbideaz mintzatu da
GehiagoArauak nola moldatu artisten eta kultur langileen lanera, duina izan dadin.
Espainian Artistaren Estatutua eratzeko txostena abiapuntu hartuta, kultur langileen jarduna modu egokiagoan arautuko luketen neurrien inguruan idatzi du Peru Iparragirre idazle eta kazetariak
GehiagoGutxi batzuen aringarri
Eusko Jaurlaritzak deialdi bat egin zuen iaz, kulturgileei diru laguntzak emateko asmoz, eta haserrea piztu zuen, baldintzengatik eta banaketa irizpideengatik, batez ere. Azkenean, aurreikusitako diru sailaren zati txiki bat baino ez da banatu.
GehiagoMusikarien baldintzak hobetzeko aukera baliatzen
Musikarien prekaritatea ez da berria, baina covidarekin bere gordintasun osoan ikusi da. Horrek itxaropena ematen dio Musikari elkarteari.
Gehiago