Emakume bertsolarien ahotsa, diskoan

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bultzatuta, ‘Gure Aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak’ egitasmoak argia ikusi du. 20 bat emakumek parte hartu dute bertan, eta bakarka zein taldean eginiko 14 kantako bilduma da emaitza. Azken kanta, hain zuzen ere, iaz zendu zen Luzia Goñi aitzindariaren bertso sortarekin osatu dute.

Bertso idatziei bultzada emateaz harago, herrialdeko emakume bertsolariei ahotsa ematea eta elkarren arteko sarea sendotzea du helburu diskoak, sustatzaileek jakinarazi dutenez.

Informazio gehiago hemen: bertsozale.eus

Egilea: Dani Blanco / ARGIA