“Dantzari baino, dantzaren sektore profesionalari bideratu nahi dizkio laguntzak Jaurlaritzak, eta dantzaren sektore profesionala egituratu eta indartu nahian, “dantzaren industria” izendatzen hasita dago azken aldian. Baina dantzaren industriarik existitzen da? Ez al da oximoron bat?”, galdetu zuen Oier Araolaza dantzariak duela sei hilabete, Dantzan gunean. Bere erantzuna ere eman zion galdera horri: bai, oximoron bat da.