Musikarien prekaritatea ez da berria, baina covidarekin bere gordintasun osoan ikusi da. Horrek itxaropena ematen dio Musikari elkarteari. Hala adierazi dute elkarteko zuzendaritzako kide berriek Gara egunkarian. «Borondate politikoarekin aurrerapauso tinkoak» ematen has daitezkeela uste dute, Espainiako Artistaren Estatutuaren testuinguruan.