LANARTEA Euskadi Irratian

Yolanda Arrieta idazlea, Maite Arroitajauregi Mursego musikaria eta Andoni Egaña bertsolaria euren lan baldintzei buruz hizketan. Horixe izan zen joan den ostegunean Euskadi Irratiko Faktoria […]

Gehiago

Formakuntza ikastaroa, martxoaren 14tik aurrera

Lehendik ere bazituzten buruhauste administratiboei fakturazio digitalarena gehituko zaio laster batean sektoreko langileei. Buruhausteok arintzeko asmoz, hiru saioko formakuntza ikastaroa antolatu du LANARTEAk. Aholku kooperatiba txikiaren bitartez, oinarrizko ezagutzak eskuratzeko aukera izango dute bertan LANARTEAko kideek (doan) zein kide ez direnek (15 euro ordainduta).

Gehiago

Mataza eskuan

LANARTEAren abiaburuez eta helburuez idatzi du Amagoia Gurrutxaga elkartearen koordinatzaileak ‘Jakin’ aldizkariaren 247. zenbakian. Hona hemen testua, osorik.

Gehiago

LANARTEAren lehen buletina eskuragai

Urriaren 30eko batzarrean jasotako ekarpenak ardatz hartuta ekingo dio 2022. urteari euskararen langile profesionalen elkarteak. Bere lehen buletinean jaso ditu ekarpenok. Baita oraintxe bertan esku artean dituen lanak ere.

Gehiago

“Beharrak batzen gaitu”

40 bat profesional elkartu dira Azpeitian, LANARTEAren II. Batzar Nazionalean. Sektoreko langileak subjektu ekonomiko gisa ere hartuak izan behar direla aldarrikatu dute.

Gehiago

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka arrakastatsua

Euskal Liburu eta Disko Azokaren bigarren edizioa ederki iragan da ekainaren 12an Ziburun. Irakurleak, idazleak zein argitaletxetako kideak gustura egon dira bertan eta antolatzaileek balorapen “biziki ona” egin dute, gerora ere errepikatzeko gogoa ezin gorderik.

Gehiago