Formakuntza ikastaroa, martxoaren 14tik aurrera

Literatura, musika, bertsolaritza, itzulpengintza, komikigintza, arte eszenikoak, irudigintza, kazetaritza… lanak egiten dituzu eta ez dakizu lanok kobratzeko autonomotan alta eman edo beste zerbait egin behar duzun? Zure sormen eta interpretazio lanei dagozkien zergak eta gainerako eskakizun administratiboak nola bete asmatu ezinean zabiltza? Faktura digitalak egiten hasteak urduri jartzen zaitu? Ez zara bakarra, ezta gutxiago ere.

Sektoreko langile askok ditu buruhausteak bateko eta besteko betebehar burokratikoak egiteko, eta horiek arintzen hasteko bidea ireki nahi du LANARTEA Euskararen Langile Autonomoen Elkarteak, martxoaren 14an hasiko den formakuntza ikastaro baten bitartez. Horretarako, egileen eta artisten kezka orokortuenak zerrendatu eta Aholku Kooperatiba txikiko kideengana jo du, ikastaroa diseinatu eta sektoreko langileei oinarrizko zerbitzua eskaini ahal izateko.

Lanarteakideek doan egin ahalko dute ikastaroa. Kide ez direnek, berriz, 15 euro ordaindu beharko dute. Izen emateklo, helbide honetara idatzi behar da martxoaren 8ra bitarteko epean: lanartea@lanartea.eus.

Lanarteakide egiteko, berriz, hemen klikatu.

Hiru saio

Ikastaroak bina orduko hiru saio izango ditu. Martxoaren 14an (astelehena) izango da lehendabizikoa; 30ean (asteazkena) bigarrena; eta apirilaren 6an (asteazkena) hirugarrena. Hirurak Martin Ugalde Kultur Parkean egingo dira, 16:00etatik 18:00etara. Streaming bidez ere jarraitu ahalko dira.

Martxoaren 14ko saioan Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan indarrean dagoen Gizarte Segurantza sistemaren eta kotizazioen inguruko azalpenak emango dituzte Aholku Kooperatibako kideek:

-Lan erregimen bakoitzaren azalpen orokorrak. Zeini zuzenduak diren.

-Zein dagoen behartuta Gizarte Segurantzako Sisteman kotizatzera. SALBUESPENAK. (fakturazio puntuala).

-Zenbat eta nola kotizatu behar den.

-Zenbateko kuota ordaindu behar den.

-Nola egin ALTA / BAJA / Kotizazio oinarriaren aldaketak.

-Prestazioak zein diren.

-Gaixotasun / istripu egoeretan zer egin.

Martxoaren 30eko saioan, berriz, ogasunarekiko betebeharrak azalduko dituzte Aholkukoek:

• Altak eta bajak (036/840), aktibitate ekonomikoen epigrafeak.

• BEZa (IVA) eta PFEZa (IRPF) fakturetan, zergak zer diren eta nola kalkulatzen diren. Nori dagokion.

• Fakturak nola egin behar diren. Azalpen orokorra.

• Zergak (hiruhilekoak eta urtekoak). Zerga ohikoenak zeintzuk diren; zertarako, nola eta noiz egin behar diren.

Apirilaren 6an izango da hirugarren eta azken saioa. Bertan, fakturazio elektronikoa eta ziurtagiri digitala nola egin ikasi ahalko da:

• Ziurtagiri digitalak

• Faktura elektronikoak nola egin

• TicketBai eta beste.