LANARTEA elkartearen Euskal Artisten Lan eta Baldintzen I. Inkesta kuantitatiboaren emaitza nagusiak aurkeztu dituzte Donostian. Inkesta horrek hainbat datu argigarri eman ditu, elkartearen galdetegiei erantzun dieten 245 artistei esker. «Badakigu ez garela batere bereziak, beste kultura guztietan ere gertatzen dela. Horrek ez du gure prekarietatea arintzen, baina. Badakigu, gainera, hizkuntza subordinatu bat dugula lanabes, eta, ondorioz, gure kultur sistema ere subordinatua dagoela. Faktore hori erdigunean jartzen ez duen kultur plan, programazio, laguntza sistema, ekimen orok bazterrera bidaltzen gaitu, beraz», salatu dute lanarteakideek.
Gehiago‘Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzak’ inkesta, abian
Irailaren 29ra bitartean dago LANARTEAren inkesta betetzeko aukera. Lan-hizkuntza da galdetegiaren zehar-lerro nagusietako bat, eta sei adituren laguntzarekin ondu dugu. %100 profesionalak diren artistak, beste ogibide bat izan baina sortzen/interpretatzen dutenak, ikasten ari direnak, langabezian daudenak, erretiratuak… euskal kultur sistemako askotariko kideen berri jaso nahi dugu.
GehiagoEITB, aldatu gidoia
LANARTEAko lehendakari Miel A. Elustondoren hitzartzea maiatzaren 18an, Gasteizen, Aldatu Gidoia! ekimenak deitutako manifestazio amaieran.
Gehiago19 film hartuta dator 46. Euskal Zine Bilera
Urriaren 19tik 22ra egingo dute jaialdia, Ikusgarri zinema aretoan Elena Irureta eta Ane Gabarain aktoreei emango diete Euskal Zinemaren Begirada saria.
Gehiago