Views Navigation

Event Views Navigation

Today

‘O’

Pleka Trinketea (Sara)

Dantza Txikiei zein handiei zuzendutako ikuskizuna, Oihan Indartek edo Ioritz Galarragak interpretatua, Pantxika Telleriaren koreografia jarraituz. Itxitako kupula puzgarri harrigarri baten (4m50eko gutxieneko garaierarekin) azpiko [...]

Bertsoak Iruñean

Laba (Iruñea)

Bertso saioa Sexualitatea eta osasun sexuala kantagai. Bertsolariak: Idoia Granizo, Ainara Ieregi eta Sarai Robles.

‘Agur, agur eta agur’

Okendo Kultur Etxea (Donostia)

Antzerkia Okendo kultur etxean bertan ikusgai dagoen Heriotza, duin eta ilustratua erakusketarekin loturiko ekitaldia. Agur, agur eta agur titulupeko saio honetan, heriotza da abiapuntua eta [...]

‘Quo’

Bastero auditorioa (Andoain)

Dantza Ba al dago tokirik dantzarako? Nola aurkitu birtualtasunak une oro gorputzaren erritualitate edo zeremonia hori, mugimendua, zatitzeko mehatxua egiten duen mundu batean? Dantzaz-en ekoizpen [...]

‘Lagun beltz asko’ (aurrestreinaldia)

Sarobe arte eszenikoen gunea (Urnieta)

Antzerkia Hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta gauza asko entzuten da, gero eta delinkuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko [...]

Bertsoak Amezketan

Ugarte (Amezketa)

Bertso poteoa Bertsolariak: Unai Mendizabal eta Anjel Mari Peñagarikano.

‘Bake lehorra’

Muxikebarri Antzokia (Algorta, Getxo)

Antzerkia 1872ko maiatzaren 24an, Amorebietan, Serrano jenerala eta Orue diputatua bakea negoziatzen ari dira, amultasun diplomatikoaz gozaturiko giroan. Piramide sozialean apur bat beherago, ateaz bestaldean, [...]

‘eRRe. Aldarri bat bertsoz’

Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)

Diziplina arteko emanaldia Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Euzkitze eta Leire Vargas gazteek ondutako ikuskizuna da eRRe. Aldarri bat bertsoz, bertsolaritza abiapuntu eta marko gisa [...]

‘Semea pixka bat motelago dabil soilik’

Leidor Antzokia (Tolosa)

Antzerkia Tanttaka Teatroak egokitu du Ivor Martinicek idatzitako obra. Sinopsia: beste askoren antzera, Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan. Bere baitako deabruen aurka borrokatzen [...]

‘Zoaz pake santuan’

Lizeo Antzokia (Gernika-Lumo)

Antzerkia Emmanuel Robert-Espalieuren komedia egokitu du Txalo konpainiak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Mikel Laskurainek eta Ane Gabarainek haragiztatzen dituzte obrako bi protagonistak: asperduraren asperduraz bere bikotekidea [...]

‘Gerorik balego’

Arrigorriagako Udal Erakusgela

Ikuskizuna Literatura, bertsoa eta musika uztarketa.  Bertsolariak: Maider Altuna eta Arkaitz Zipitria. Protagonistak: Alaine Agirre idazlea eta Olatz Salvador musikaria. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Ibon RG + Enrique Hurtado

Borderline Fabrika (Hendaia)

Kontzertua Ibon RGk eta Enrique Hurtadok Omorrumu Bamat plazaratu zuten iaz, herri musika eta esperimentala uztartuz. Don the Tiger izango dute oholtza lagun. Irratiz entzun [...]