- ekitaldia hau amaitu da.
‘Bake lehorra’
2022-10-07 @ 19:30 - 21:00
Antzerkia
1872ko maiatzaren 24an, Amorebietan, Serrano jenerala eta Orue diputatua bakea negoziatzen ari dira, amultasun diplomatikoaz gozaturiko giroan. Piramide sozialean apur bat beherago, ateaz bestaldean, alde biotako ofizialek (karlista eta liberala) politikarien segurtasuna babesten dute, elkarren arteko gorrotoa eta mesprezua aireratzen duten bitartean. Gizarte eskalan beherago, Morgako kanpaleku karlista batean, karlistak soldadu liberal bat afusilatzera doaz, baina exekuzioa eteten da, bake-itunaren emaitza argitu arte; une berean, handik bederatzi legoatara, Oñatiko kanposantuan, bi nekazari negarrez ari dira haur baten hilobiaren aurrean.
Bake lehorra Tartean Teatroa konpainiaren ekoizpena da, eta Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu du. XIX. mendeko gerra batez hitz egiten digu, euskaldunen artekoa, gure etorkizuna baldintzatu duena. Gaur egun darabiltzagun kontzeptu asko garai haietan gorpuztu ziren.