Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Lagun beltz asko’ (aurrestreinaldia)

7 urria @ 19:00 - 20:30

Antzerkia

Hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta gauza asko entzuten da, gero eta delinkuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko digula entzuten da.

Berandu da. Kalean ez dabil inor. Ixtear doan taberna arrunt batean gertatzen da istorioa. Barruan, tabernako jabea eta bere lagun hoberena azkena hartzen ari dira. Oso lagun dirudite baina sekretuak eta traizioak ezkutatzen dizkiote batak besteari. Bat-batean, galduta dagoen migratzaile batek atea jotzen du eta mugikorra kargatzen uztea eskatzen die, Londresen dagoen alabarekin hitz egin ahal izateko. Mugikorrik gabe ezin du ez alabarekin hitz egin ezta bere bidaiarekin jarraitu ere.

Horixe da Garbi Losadak idatzi eta zuzendu eta Ados Teatroak ekoitzi duen lan berriaren abiapuntua. Ramon Ibarra, Asier Hormaza eta Josu Ormaetxe dira aktore protagonistak.

Xehetasunak

Data:
7 urria
Ordua:
19:00 - 20:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Sarobe arte eszenikoen gunea (Urnieta)