Marta C. Dehesa abokatu da, baina ezohikoa, kultur arloko aholkularitzan espezializaturik ari baita lanean. Aldi berean, ilustratzaile eta argazkilari ere bada. Kultur langiletzat dauka bere burua eta, eskubideak eskas edota ezezagunak zaizkion kulturaren langile profesionalaren aldeko borroka bizi du. Borroka horretaz mintzo da Argia aldizkarian.