Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Pantxoa Karrere

Espaloia (Elgeta)

Kontzertua Musikariak bere bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko du: Esperantzan.

Esne Beltza & Amak

Bilboko Kafe Antzokia

Kontzertua Esne Beltzak eta Amak laukoteak ikuskizuna aurkezten dute,  Esne Beltzaren abestiei beste kutsu bat emanda eta Amak taldearen ahotsekin kolore berria erantsita. Reggae estilora [...]

Dupla + Nikotina

Otxarkoagako txosna gunea (Bilbo)

Kontzertua Otxarkoaga auzoko jaien egitarau barruan arituko dira Dupla bikotea eta Nikotina hirukotea. Nahieran diskoa eman zuten iaz Agurangoek; Nirbana lana Tolosakoek.

‘Zirriborroka’

Ziburuko Pilota Plaza

Bertsoa eta komikia bat eginda Euskal Liburu eta Diskoen Ziburuko Azokaren barruan, Zirriborroka emanaldia egingo dute Miren Artetxe eta Igor Elortza bertsolariek eta Ainara Azpiazu [...]

Bertsoak Bilbon

San Pedro Plaza (Deustu, Bilbo)

Bertso saioa Udabarriko Bertso Saioa. :Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Arkaitz Estiballe.

II. Señora Sariketaren Finala

Leitzako Herri Aretoa

Bertso saioa II. Señora Sariketaren finala kokatuko dute Aner Euzkitze, Uxue Fernandez, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma eta Sarai Robles bertsolariek. Gai-emaileak: [...]

Bonbereneak 20 urte

Jaialdia Bonberenea Ekintzak-ek 20 urte betetzen dituela ospatzeko jaialdia. Rodeo, Sofa, Lepora, Humus, Occhi di Farfalla, Arima, Tooth, Abereh, Dena, Adi!, Giante, Han... 14 talde [...]

Aiaraldea bertsotan

Luiaondoko kantxa estaliik abiatuta

Bertso poteoa Aiaraldeko Euskararen Eguna.  Bertsolariak: Sustrai Colina, Izar Mendiguren eta Julen Zelaieta.

Nikotina + Mugan + XSakara + Izatefaltsua

Luiaondo

Kontzertua Euskaraktibatu Aiaraldea! leloarekin, Aiaraldeko euskalgintzak, Aiarako udalak eta Aiarako Kuadrillak indarrak batu dituzte euskara ardatz izango duen jaia Luiaondon antolatzeko. Berez, egitaraua 11:00etan abiatuko [...]

Ibil Bedi + Burutik + Kasi Bandidos

Kontzertua Arrosadia auzoko festetan arituko dira hiru taldeak kontzertua ematen.  Burutik-ek disko berri dakar besapean, gainera: Hamabost segundu. https://www.youtube.com/watch?v=JVVI5qSdxmY

Bertsoak Altzan

Altzako Plaza Gorria (Donostia)

Bertso saioa Bertsolariak: Haira Aizpurua Ibargarai, Maialen Akizu, Igor Elortza eta Jexux Mari Irazu Muñoa.  Gai-jartzailea: Haritz Mujika. Antolatzaileak: Altzako Bertsozaleak, Altzania Kultur Elkartea eta [...]

‘Legea gu gara’

San Nikolas plaza (Getxo)

Antzerkia Sergio eta Erramun istiluen kontrako brigadako bi kide dira, eta oso desberdinak dira elkarren artean. Sergio jantzia da, gorputz atletikoa du, literatura eta arkitektura [...]