Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Nikotina + Mugan + XSakara + Izatefaltsua

2022-06-04 @ 18:15 - 23:30

Kontzertua

Euskaraktibatu Aiaraldea! leloarekin, Aiaraldeko euskalgintzak, Aiarako udalak eta Aiarako Kuadrillak indarrak batu dituzte euskara ardatz izango duen jaia Luiaondon antolatzeko.

Berez, egitaraua 11:00etan abiatuko da, baina giroa berotzeko oinez joatea proposatu dute Aretako Kultur Etxetik 9:00etan, Laudioko tren geltokitik 9:15ean, Faktoriatik 9:25ean eta Amurrioko Iparraldeko geltokitik 9:30ean. Bizikleta erabiltzea nahiago dutenek bi aukera izango dituzte joateko: 9:00etan Urduñako Foru plazatik abiatzea menditik joateko eta 10:00etan errepidetik egitea nahiago badute. Trenez garraiatzeko parada ere egongo da.

15:00etan kontzertuak hasiko dira. Lehenik eta behin, Ilargi folk-rock taldearen txanda helduko da. Gero Saltokan dantza taldeak hartuko du oholtza 16:00etan, eta 18:15ean Muganek pop-folk doinuak jarriko ditu. 19:30ean Xsakara artistak trap musika eramango du Luiaondora eta 20:45ean Izatefaltsuak talde aiaraldearrak metal kontzertua eskainiko du. Jaialdia borobiltzeko, Nikotinak rapa, reggaea eta dance-halla nahastuko ditu 22:00etan.

Xehetasunak

Data:
2022-06-04
Ordua:
18:15 - 23:30
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Luiaondo