Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

‘Legea gu gara’

2022-06-04 @ 21:00 - 22:00

Antzerkia

Sergio eta Erramun istiluen kontrako brigadako bi kide dira, eta oso desberdinak dira elkarren artean. Sergio jantzia da, gorputz atletikoa du, literatura eta arkitektura maite ditu, kirolaria da, hizlari aparta da eta bikain mintzatzen da euskaraz.

Erramunek norbere defentsako aldizkari asko baina oso liburu gutxi irakurri ditu. Atzerritarrek Sanferminetan bezain trakets egiten du euskaraz, baina euskaldun sentimendu mugagabea du. Arkauten inoiz lizentziatu den oldartze brigadarik beldurgarrieneko kide dira. Sergio eta Erramun plaza husteko gogoz iritsi dira, legez kanpoko botiloi bat izan daitekeela-eta, baina, horren ordez, abentura mugarik gabeko baten hasiera aurkituko dute.

Aritza Rodriguez eta Juango Otero dira protagonistak Pako Revueltak zuzendutako eta Barsanti Antzerkiak ekoitzitako obra honetan.

Details

Date:
2022-06-04
Time:
21:00 - 22:00
Event Category:

Venue

San Nikolas plaza (Getxo)