Views Navigation

Event Views Navigation

Today

‘Erradikalak ginen’

Amurrioko Antzokia

Bertso-antzerkia Neska gazte promesa etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dute [...]

Dario Fo eta Franca Rame gogoan

Hori Bai Gaztetxea (Larrabetzu)

Irakurketa dramatizatua Tartean Teatroaren Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan lana ikusi ahalko da gaur Larrabetzun, Hori Bai gaztetxean, 18:30ean hasita. Bertan, Mikel [...]

Kafe filosofikoa Bilbon

Biba Kultur Gunea (Bilbo)

Solasaldia Umorea eta adierazpen askatasuna izenburupean, umoreari mugak jarri behar ote zaizkion aztertzen saiatuko da Maddi Nazabal filosofia irakaslea Bilbon, Biba Kultur Gunean, Agora filosofia [...]

Eñaut Elorrieta

Senpereko eliza

Kontzertua Eñaur Elorrietak kontzertua eskainiko du Senpereko Pilotariekin batera, 19:00etatik aurrera, Senpereko elizan. Sarrera 15 euroan dago salgai, helduentzat; 10 euroan, 7 urtetik 18ra artekoentzat.

15€

‘Panpina’

Aldabe gizarte etxea (Gasteiz)

Antzerkia Panpina antzezlana Erika Olaizolaren imajinariotik, bulkadatik, adierazteko beharretik sortutako lan bat da. Baina, era berean, proiektu hau emaitza kolektiboa ere bada, Kamikaz Kolektiboaren ekoizpena. [...]

Idoia

Bilboko Kafe Antzokia

Kontzertua Idoia Asurmendi kantariak kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian, 20:30etik aurrera. Sarrerak 15 euroan daude salgai. https://www.youtube.com/watch?v=pLPgUMsr_PU&t=9s

15€

Bertsoak Elgoibarren

Elgoibarko Herri Antzokia

Bertso saioa Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak antolatuta, eguberrietako bertso saioa egingo dute herri antzokian Nerea Ibarzabal, Aner Euzkitze, Oihana Arana, Igor Elortza eta Maialen Lujanbiok, [...]

‘Izurdeen aurreko bizitza’ hizpide

Donostiako Antzoki Zaharra

Literatur solasaldia Kirmen Uribe idazlea eta Itziar Ituño aktorea Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean eta irakurtzen arituko dira Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etatik aurrera.

Bertsoak Legorretan

Legorretako Herri Antzokia

Bertso saioa Julio Soto, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Akizu eta Odei Lopez Larrauri bertsolariak kantuan ariko dira gaur Legorretako Herri Antzokian, Imanol Artola Felix-ek [...]

Alex Mendizabal

Katakrak Liburuak (Iruñea)

Kontzertua Alex Mendizabal musikariak bere Partiture 1987-1996  partitura bilduma aurkeztuko du zuzenean Katakraken. Lan honek hasiera eta amaiera zehatzak dauzka: 1987 urteko Famoseca (kolunpio gainean [...]

‘Nora’

Itsas Etxea (Hondarribia)

Zinema emanaldia Lara Izagirreren Nora filma emango dute Hondarribian, Itsas Etxean, 19:00etan. Donostiako Zinemaldian eman zuten pelikula iaz, eta Iruñean estreinatu dute aurtengo irailaren 3an. [...]

Jon Maia

Viktoria Eugenia Antzokia (Donostia)

Kontzertua 30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik, Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde [...]

15€