Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Jon Maia

2021-12-29 @ 20:00 - 21:30

15€

Kontzertua

30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik, Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu Gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar….

30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasoko dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa argitaratu du Maiak eta zuzeneko emanaldiak hasi, goi mailako musikariez inguratua: Pello Ramirez, Gorka Hermosa eta Nacho Soto. Horiexekin igoko da Viktoria Eugeniako oholtzara, 20:00etan. Sarrerak 15 euroan daude salgai.

Xehetasunak

Data:
2021-12-29
Ordua:
20:00 - 21:30
Prezioa:
15€
Ekitaldi kategoria:
, , ,

Egoitza

Viktoria Eugenia Antzokia (Donostia)