- ekitaldia hau amaitu da.
Dario Fo eta Franca Rame gogoan
2021-12-28 @ 18:30 - 19:10
Irakurketa dramatizatua
Tartean Teatroaren Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan lana ikusi ahalko da gaur Larrabetzun, Hori Bai gaztetxean, 18:30ean hasita. Bertan, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek Foren eta Rameren hainbat testu hautatu gorpuztuko dituzte; baita egile bien ibilbide pertsonal, politiko eta artistikoaren berri eman ere.
Testu hautatuak dira, besteak beste, Foren Misterio Buffo-ko Lazaroren berpizketa eta Eroa eta Heroia; eta Rameren bakarrizketetako Andrea bere bakardadean eta Andre guztiok daukagu istorioa bera.