Azpeitiko Sanagustin kulurgunera deitu ditu LANARTEAk euskarazko kulturaren lehengaia sortzen eta interpretatzen duten langileak. Urriaren 30ean bilduko dira bertan, larunbatean, 10:00etan hasita.
Bi urte eta erdi baino gehiago. Horixe da LANARTEAren I. Batzar Nazionaletik bigarrenera joan den denbora. Pandemiak ekarri du tartearen luzea, baina etena ez da erabatekoa izan: elkartea egituratu eta ofizializatu dugu, koordinatzailea lotu, kultur diziplina bakoitzeko eragileekin elkartu, gogoetan sakondu, ahulguneak detektatu, indarguneak apuntatu, eskakizun komun posibleak zerrendatu… Gauza asko gertatu dira azken bi urte eta erdi luzeotan. Elkartearen estatutuetan jasota dauden helburuak izan ditugu gogoan beti: euskararen langile profesionalak kulturaren subjektu izanik, ekonomiaren subjektutzat ere hartzea; euskararen langileen estatusa lortzea; euskararen langileen eskubideak bermatzea; kotizazio sistema arrazional bat bultzatzea; eta euskaraz sortutako kulturaren legea lortzea.
Egindakoaren berri emateko plaza izango da gure II. Batzar Nazionala, urriaren 30ean. Azpeitiko Sanagustin kulturgunean da hitzordua, 10:00etan. Bertara deituta zaudete euskarazko kultur sisteman sortzen eta interpretatzen aritzen direnak.