Euskararen langile autonomoon egoera ekonomikoa

Krisiari gain hartzeko turismoa sustatzera egin dute hiriek, turismo diruduna ahal izan ezkero, eta erakundeek, kalitate eta erakusgarri bila, kultur egitura handietan inbertitzeari ekin diote, Guggenheim sukarrean.

Eta erakundeek kultur ekipamenduetan inbertitu duten aldi berean eta era berean egin du okerrera kultura sortzen duten langile autonomoen egoerak. Zer esanik ez euskararen profesionalenak: gaztelaniaren hegemoniari ingelesaren hegemonia batu zaio hedabide publikoetan ere gure musikari.

Lanbide guztietan murriztu dira enkarguak eta kontratuak. Ziklo ekonomikoak aldatu egin dira eta hutsarteak luzatu: prekarietatea azaldu da, prekarietatean bizi dira euskarari unibertsaltasuna dakarkioten talentu gazteak eta ez hain gazteak.

Erretiroan direnak, sari murritz bat jasotzen dute. Gizarte segurantzak onartzen dituen fakturazio suplementarioak zergapetzen dizkiete ordea foru ogasunek. Isunak ere ezarri izan dizkiete.