AFILIATUA
Karnetaduna.
Ikus KARNETA
AFILIAZIOA
Sindikatu baten autonomia politiko eta finantzieroaren muina, sindikatua libre izango bada.
Ikus KUOTA
AGERRALDIA
Bagarela jakinarazteko saioa.
Ikus KALERATZEA
ALDEKO
Gauden egoeran, kalterik ez dakarrena.
Ikus KALTEKO
ATXIKIMENDUA
Lanarteako alor guztienganako zintzotasun gaiztoa.
BATERAEZINA
Euskaltasuna eta euskararen langile autonomoen egoera.
EEE
Euskal Editoreen Elkartea. Hego Euskal Herrian euskaraz eta erdaraz argitaratzen dituzten enpresen elkartea.
EKOLOGIA
Kultura biziaren bizia bermatzeko politika.
Ikus GIRO ALDAKETA
ELKARRIZKETA SOZIALA
Beti berridatzi behar baita kontratu soziala.
ERAIKUNTZA NAZIONALA
A zer nazioa, eraikuntza sozialik gabea!
ERAIKUNTZA SOZIALA
Herritasunaren ezinbesteko oinarria.
EUSKALGINTZA
Euskararen langile autonomoek pairatzen duten egitura sasitsua.
EUSKARA
“Ene arimaren ogia euskara da”, dio Arestik.
Ikus OGIA
GIRO ALDAKETA
Euskararen langile autonomoon ekosistema hondatuak behar duena.
Ikus EKOLOGIA
GREBA
Baliabide ederra autonomoak ez diren langileentzat.
GURE GAIN
eta askoren azpian, langile autonomook.
INGURUMENA
Euskararen langile autonomoak itotzen dituen naturaltasuna.
Ikus GIRO ALDAKETA / NATURALTASUNA
JUSTIZIA LINGUISTIKOA
Legeak epaitu behar aurrena, gero auzitegiak.
KALERATZEA
Gordean dagoena agerraraztea.
Ikus AGERRALDIA
KALTEKO
Desinformazioa.
Ikus ALDEKO
KARNETA
Argudiorik gabe geratutakoan erakustekoa. Marrazkilariak dauzkagu eta polita izango da.
Ikus AFILIATUA
KONTRATUA
Tratu txarra, sarritan.
KUOTA
Sinbolikoa izan beharko ote duen…
LANALDI ARRUNTA
Gurea berezia da ordea.
LIBERATUA
Sindikatuaren eguneroko martxa bermatuko duen lankide errukarria.
LAGUNA
“Gitarra zahartxo bat det nik nere laguna” dio Iparragirrek.
NATURALTASUNA
Egoeren naturaz futitzen den jarrera jatorra.
OGIA
“Ene ogia euskara da”, dio euskararen langile autonomoak.
Ikus EUSKARA
ONDARE HISTORIKOA
Milioika bertso, milioika marrazki, milaka kantu, milaka artikulu, milaka poema, zientoka ipuin… eta abar luze batzuk.