Euskararen langile autonomoon barne egoera

Ez dugu elkarren berririk.

Ez daukagu tarifa minimorik. Kontratu abusiboen aurrean, ameto eman edo borrokatxo indibiduala egin ohi dugu.  Sinatzeko eskaini diguten huraxe sinatu izan dugu, ez dugu inoiz kontraproposamen kolektiborik egin. Ez dugu ezer adostu inoiz.

Autonomoak izanik, beti gaude libre berehalako lanak eta musutrukeko kolaborazioak eska diezazkiguten.

Udalen batek kontzertua kontratatzen badigu, geuk eman behar ditugu musikarien altak eta bajak, langile autonomo izatetik enpresari izatera pasatzen gara nahitaez.

Ezjakintasun osoan bizi gara, ez dakigu aldeko legerik ba ote daukagun. Antzeko arazotan bizi gara guztiok, baina nor bere alde ibili ohi gara. Baliteke inoiz elkar zanpatu izana ere.