Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola jardunaldiak egin dituzte Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturgunean, Sanagustin kulturguneak 10 urte herri batzordeak eta Jakin fundazioak antolatuta. Egoera soziolinguistiko eta diziplina askotarikotik abiatuta, artikulazioaren beharrean eta erronketan sakondu dute bertan parte hartu duten Harkaitz Zubiri soziologo eta EHUko irakasleak, Maialen Akizu bertsolariak, Azpeitiko Uztarria koordinakundeko Enekoitz Esnaolak, Durangoko (Bizkaia) Plateruena kafe antzokiko Ihintza Orbegozok, Eneko Gorri Miarritzeko (Lapurdi) udal euskara teknikariak, Bertsozale ElkartekoMiren Artetxek eta Ihitz Iriart musikari eta dantzariak.
Prentsan, besteak beste, jardunaldioi buruzko hainbat artikulu argitaratu dira: BERRIAn bat GARAn bestea eta UZTARRIAn.
Jarudunaldi osoaren bideoa ikusgai dago sarean
Bestetik, Hari izpia hartzen II egitarauaren barruan, Euskal kulturaren ikusgarritasuna eta prestigioa izeneko gogoeta saioa egin dute Atarrabian, euskal kulturak Nafarroan dituen erronkak aztertzeko. Elhuyarreko Jon Abrilek gidatu du saioa, eta 50 pertsonek hartu dute parte bertan. Oskia Ugarte Uharteko Arte Garaikideko Zetroko koordinatzaileak ekin zion saioari, Sormena, kultura prestigiatzeko bidea hitzaldiarekin. Gero, Iratxe Retolaza EHUko irakasleak hartu zuen lekukoa, Euskal kulturak hezkuntza arautua zeharka dezan hitzaldiarekin. Ondoren, gogoeta gidatuari txanda eman zioten. Honela jaso dute hedabideek albistea: BERRIAn