Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Olatz Zugasti

Usurbe Antzokia (Beasain)

Kontzertua Igartza Musika zikloaren barruan, Olatz Zugasti kantariak kontzertua emango du Beasainen, Usurbe Antzokian. Oholtzara igoko dira: Zugasti bera (harpa, gitarra eta ahotsa), Ander Ederra [...]

‘Amua’

Le Vauban zinegela (Donibane Garazi)

Antzerkia Axut konpainiaren ekoizpena da Amua. Maite Larburu, Manex Fuchs eta Ximun Fuchs dira aktore bertan, gidoigile ere izan dira, Arantxa Hirigoienekin batera. XImun Fuxhsek [...]

Ruper Ordorika

Leidor Antzokia (Tolosa)

Kontzertua Ruper Ordorikak zuzenean aurkeztuko du azaro erdialdean argitatu zuen disko berria: Amour eta Toujours. Album berezi horren kantuez gain, aurreko diskoetako zenbait ere kantatuko [...]

Korrontzi

Kultur Leioa (Leioa)

Kontzertua Korrontzi taldeak Aita Mari salbamendu ontziaren aldeko kontzertua emango du Leioan, Kultur Leioa aretoan, Oinkari dantza taldea eta Xabier Berasaluze Leturia lagun dituela. Kontzertuan, [...]

Bertsoak Ordizian

Tximista sagardotegia (Ordizia)

Bertso afaria Saioa Alkaiza, Nerea Ibarzabal eta Iker Zubeldia bertsolariak kantuan arituko dira Ordizian, Tximista sagardotegian, Igor Egurenek jarritako gaiei erantzunez. Emaneurre taldeak antolatu du [...]

Olatz Salvador

Kontzertua Zintzilik lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador Aho uhal lanarekin eta berrikuntza askorekin itzuli zen iaz.

Pelax + Lamiak

Zestoako Gaztetxea

Kontzertua Lamiak 2017an sortutako hard rock power trio donostiarra da. Ander Aramburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (bajua) eta Xabier de la Fuentek (bateria) osatzen [...]

Kaskarotak Lekuinen

Lekuine

Eskekoa etxez etxe Ortzi Idoate eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak etxez etxe ibiliko dira kantuan Lekuinen, egun osoz.

Bertso maratoia Bilbon

Abusu Ikastola (Bilbo)

Bertso saio berezia Bertso maratoia egingo dute Bilboko Abusu Ikastolan, 09:00etatik hasita, 2022ko Ibilaldiaren baitan. Guztira, Bertsolariak: Eneko Abasolo Abarkas, Xabier Amuriza, Nerea Elustondo, Onintza [...]

Bertsoa eta literatura, Lasarten

Bertso saio literarioa Lasarte-Oriako Literatur Txokoak antolatuta, bertso saio literarioa egingo dute Xirimiri Elkartean Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz eta Maialen Lujanbio bertsolariek, Miren Agur [...]

Eñaut Elorrieta

Baztartxo Antzokia (Azkoitia)

Kontzertua Eñaut Elorrietak azken urteotan garatutako ibilbidearen ondorio zuzena da Irteera argiak diskoa. Oso gaztetan kantuan hasi zenetik urrats bat harago egin du proiektu bakoitzean, [...]

Bulego

Iortia Aretoa (Altsasu)

Kontzertua Erdian, oraina lehen diskoa aurkezteko bira egiten ari da Bulego taldea. Bulegok euskal musika erdigunera eraman nahi izan du, diskoaren izenburuarekin bat datorren ekitaldi [...]